Irungo 29 palista joan ziren Pauera Euskadiko Txapelketa lehiatzera eta emaitza onekin bueltatu ziren etxera
2023ko Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa...
07 Eka, 2021
Arraun denboraldia hasteko hilabete baino gutxiago geratzen denean, Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen ontziak garaipena erdietsi du Lekeitioko uretan. Emakumezkoak, Orio eta Donostiarraren atzetik, hirugarrenak izan dira.
Hilabete baino gutxiago geratzen da arraun denboraldia has dadin. Prestaketa luzeen ostean eta udararekin batera, Hondarribia Arraun Elkarteko traineruak azken hilabeteak bikain baliatzen dituzte ahalik eta egoera onenean Eusko Label eta Euskotren Ligak ekiteko. Asteburu honetan, talde hondarribitarreko bi ontziak denbroaldia hasi aurreko azken test garrantzitsuan lehiatu ziren. Lekeitiko uretan, gizonezkoen traineruak garaipena erdietsi zuen; emakumezkoen ontzia, berriz, hirugarren postuan helmugeratu zen.
Hamaik traineruk parte hartu zuten Leikeitioko emakumezkoen Banderan, horietatik, Hondarribia eguneko hirugarren ontzi azkarrena izan zen. Azpiko itsasoak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Oriok eta Donostiarrak soilik irabazi zioten traineru berdeari eta atzetik, Tolosaldea izan zuten aurkari zuzenena. Nagusitasun osoz, 11:38 denborarekin, proba Oriok bereganatu zuen, bederatzi segunduetara Donostiarra iritsi zen eta hauen atzetik, 14 segundura helmugeratu zen Hondarribia Arraun Elkartea. Donostiarra aurten Oriori Euskotren Ligako garaikurra kentzeko deituta dagoen taldea da; beraz, positibotzat jo daiteke traineru donostiarretik gertu ibiltzea. Tolosaldeari sei segunduko abantaila atera zion ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak, Arraun Lagunak izan ziren bosgarrenak eta horiei jarraiki, Zumaiak, Ondarroak, San Juanek, Hibaikak, Deustuk eta Lekittarrak osatu zuten sailkapena.
Emkumezkoen lehiaren ostean, gizonezkoen ontzian uretaratu ziren, 15 partaideetatik ontzi azkarrena Hondarribia Arraun Elkartearena izan zen. Lau txandatan banatu zen estropada, ‘Ama Guadalupekoa’ trainerua azkenekoan aritu zen eta hirugarrenean Donostiarrak eginiko denbora hobetzea zen berdeen erronka. Zortea aldeko, laugarren txandan haizeak zerbait behera egin zuen eta egoera atseginagoa izan zuten beren onena emateko. Gauzak horrela, 21:25,08 gurutzatu zuten helmuga eta bandera bereganatu zuten. Hondarribia Arraun Elkarteko txanda berean aritu ziren Zierbenak eta Urdaibaik bukatu zuten bigarren eta hirugarren postuan, hondarribitarrekiko 5 eta 13 segunduetara, hurrenez hurren.
Laugarren txandan ere Orio neurtu zituen indarrak Hondarribia Arraun Elkartearekin, baina horiek ezin izan zuten laugarren postuan Donostiarrari aurrea hartu. ARC 1 mailan arraun egingo duen Getariak eguneko seigarren postua eskuratu zuen, Eusko Label Ligan arituko den Ondarroaren aurretik bukatu zuen estropada, baita bere ligan aurkari zuzenak izango dituen Arkote, Sanpedrotarra eta Kaikuren aurretik ere.
Etxeko traineruak, Isuntzak, eta Zarautz Arraun Elkarteak, biak Eusko Label Ligako taldeak, ez zuten jardunaldi ona izan; minutua baino gehiago galdu zuten biek eta hamaika eta hamabigarren postuan bukatu zuten estropada. Bi ontzi horien atzetik, Portugaletek, Deustuk eta Busturialdeak azken hiru postuak bete zituzten.
Irungo 29 palista joan ziren Pauera Euskadiko Txapelketa lehiatzera eta emaitza onekin bueltatu ziren etxera
2023ko Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa...
Orion ospatuko da senior eta jubenil mailako estropada bihar (apirilaren 29an) 11:30ean
Gipuzkoako Federazioak antolatutako Ligaren laugarren...
Irundarra Espainiako selekzioarekin bilduta dago orain datozen nazioarteko hitzorduetarako prestaketak egiteko
Santiagotarrak-BM aulki mugikorreko...
Emakumeak laugarren postuan sailkatu ziren Donostiarra, Orio eta Arraun Lagunaken atzetik
Hondarribiako XXIII. Traineru Jeitsiera ospatu zen pasa den...
Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko jardunaldia ospatu zen igandean Legutianon eta Santiagotarrakeko arraunlariek emaitza onak eskuratu zituzten
Zazpi urrezko domina, bi zilarrezko eta brontzezko hiru eskuratu zituen Irungo klubak
Santiagotarrak taldeak...