IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE
Arrauna

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE

Jarraitasuna. Hondarribia Arraun Elkarteak argi du proiektuak finkatzeko jarraitasuna behar dela; horregatik, aurtengo hiru prestatzaileak datorren urtean ere lan bera burutuko dute. Pasa den astean Mikel Orbañanosek bi urterako luzatu bazuen ‘Ama Guadalupekoa’-kin duen harremana, talde hondarribiarrak atzo jakinarazi zuen Iker Cortesek eta ‘Txalo’ Carrionek emakumezkoen zein B traineruaren entrenatzaileak izaten jarraituko dutela.

Lau urte Euskotren Ligan lehiatu ostean, aurten maila jeitsi eta datorren sasoian ETE Ligan arraun egin beharko du Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruak. Albiste kaxkarra da, baina horregatik ez klubak ez du pazientzia galdu eta Iker Kortesengain duen konfiantza berretsi du.


‘Txalo’ Carrionen egoera oso bestelakoa zen. ARC 2 ligan bigarren geratu eta gero, ARC 1 mailarako playoffetan irudi txukuna utzi zuen B traineruak. Bigarren denbora onena lortu zuten, ez ziren zuzenean igo, baina pasa den asteko Getariaren eta Kaikuren igoerek, zeharka, B ontzia igoarazi zuten. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika