IRUN ETA HONDARRIBIK 11 DOMIN GEHIAGO DITUZTE
Arrauna

IRUN ETA HONDARRIBIK 11 DOMIN GEHIAGO DITUZTE

(Argazkia: J.J. Portos)

Santiagotarrak eta Hondarribia Arraun Elkarteak, guztira, 11 domin lortu dituzte Legution jokatu zen Espainiako aulki mugikorreko txapelketan.

Espainiako Txapelketak aulki mugikorreko denboraldiaren azken testa izan da. Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketen antzera, asteburu osoan zehar, Santiagotarrak eta Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak Legutioko urtegian lehiatu ziren.

Luze joan zen txapelketa, ostiralean hasi eta igandean buka, baina lortutako emaitzak aintzat hartuta, Behe Bidasoa eskualdeko bi arraun klubetako arraunlari, teknikari eta ordezkariak pozik egoteko arrazoiak badituzte. Orotara, 11 domin ekarri zituzten Irun eta Hondarribira, Santiagotarrakek bost eta Hondarribiak sei. Sailkapen nagusian, bi taldeak parez pare aritu ziren: Santiagotarrak 16.postuan bukatu zuen txapelketa eta Hondarribia Arraun Elkarteak, postu bat beherago, 17. talde onena izan zen.

Lorpenen artean, honako hauek nabarmendu ziren:

- Santiagotarrak Arraun Elkarteari dagokionez:

o Zilarrezko domina absolutu emakumezkoen laukoan (Garazi Lasarte, Aitzpea González, Jessica Berra, Nerea Seijo).

o Zilarrezko domina junior gizonezkoen laukoan (Beñat Jiménez, Ander Ibargoien, Pablo Martínez, Oier Zazpe).

o Zilarrezko domina junior emakumezkoen bikoan (Naroa Zubimendi, Itxaso Goikoetxea).

o Zilarrezko domina kadete emakumezkoen laukoan (Irati Laguardia, Maitane Zapirain, Elaia Sáez, Ane Calvo).

o Zilarrezko domina kadete emakumezkoen bikoan (Irati Laguardia, Maitane Zapirain).

- Hondarribia Arraun Elkarteari dagokionez:

o Zilarrezko domina kadete emakumezkoen laukoan (Ane Emazabal Lorea Oronoz Erroxe Amunarriz Eneritz Herrador).

o Zilarrezko domina junior gizonezkoen laukoan (Mattin Colas, Iker Huarte, Aimar Kanpandegi eta Xabier Olaskoaga).

o Brontzezko domina junior gizonezkoen zortzikoan (Iker Alvarez, Iñigo Estevas, Xabier Salaberria, Chenbao Sanchez, Aimar Kanpandegi, Iker Huarte, Mattin Colas, Xabier Olaskoaga eta Iosu Sagarzazu).

o Brontzezko domina kadete emakumezkoen zortzikoan (Aislinn Etxebeste, Nerea Amunarriz, Ane Galardi, Lorea Oronoz, Ane Emazabal, Erroxe Amunarriz, Erika Badiola, Eneritz Herrador eta Aimar Amunarriz).

o Brontzezko domina kadete gizonezkoen laukoan (Ohian Ardanuy, Osertz Larretxea, Julen Balerdi eta Unai Jerico).

o Brontzezko domina kadete gizonezkoen zortzikoan (Ander Lazkanotegi, Beñat Martinez, Inazio Echeveste, Unai Enparan, Ohian Ardanuy, Osertz Larretxea, Julen Balerdi, Unai Jerico eta Aimar Amunarriz).

KONTXAKO BANDERAN BOSTGARREN ETA HIRUGARREN POSTUAK LORTU DITU HONDARRIBIAK
Arrauna

KONTXAKO BANDERAN BOSTGARREN ETA HIRUGARREN POSTUAK LORTU DITU HONDARRIBIAK

Emakumeek bostgarren postua mantentzea lortu zuten eta gizonezkoek berriz, bigarren postua galdu egin zuten

Kontxako Banderako bigarren jardunaldia...

KONTXAKO BANDERAKO LEHEN JARDUNALDIAN HONDARRIBITARRAK SEIGARREN ETA BIGARREN
Arrauna

KONTXAKO BANDERAKO LEHEN JARDUNALDIAN HONDARRIBITARRAK SEIGARREN ETA BIGARREN

Hondarribiako emakumeak seigarren izan ziren estropadan eta gizonezkoak berriz, bigarren, euren txanda irabazita

Kontxako Bandera lehen jardunaldia...

HONDARRIBIAKO GIZONEZKOEK ERE KONTXAKO BANDERA LEHIATUKO DUTE
Arrauna

HONDARRIBIAKO GIZONEZKOEK ERE KONTXAKO BANDERA LEHIATUKO DUTE

Atzoko sailkatze estropadan bigarren postua eskuratu zuten Ama Guadalupeko traineruko gizonezkoek

Kontxako Banderarako sailkatze estropada guztiak...

EMAKUMEEN AMA GUADALUPEKOA KONTXAKO BANDERA LEHIATZERA
Arrauna

EMAKUMEEN AMA GUADALUPEKOA KONTXAKO BANDERA LEHIATZERA

Miren Garmendiak gidatzen duen ontzia bortzgarren izan zen atzo ospatu zen sailkatze estropadan

Emakumeen Ama Guadalupekoa traineruak denboraldiko...

KONTXARAKO SAILKATZEA IZANEN DUTE JOKOAN GAURTIK AITZINERA HONDARRIBITARREK
Arrauna

KONTXARAKO SAILKATZEA IZANEN DUTE JOKOAN GAURTIK AITZINERA HONDARRIBITARREK

Emakumeak gaur (abuztuaren 30ean) ariko dira lehian eta gizonezkoak bihar (abuztuaren 31n)

Arraun munduko urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika