JACOBO CUETARA: “ARRAROA EGINGO ZAIGU ARTALEKUN ZALETURIK GABE JOKATZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ARRAROA EGINGO ZAIGU ARTALEKUN ZALETURIK GABE JOKATZEA”

Bidasoak astebete atsedenaldiaren ostean, Benidormen aurka eta Artalekun, berriz ekingo dio Sacy Asobal Ligari. Ateak itxita izango den neurketan, talde irundarrak denboraldiko zortzigarren garaipena erdiesten ahaleginduko da.

Bidasoak neurketarik gabeko asteburua prestaketarako baliatu du Jacobo Cuetarak; izan ere, asteazkenean Sacyr Asobal Liga bueltan da eta talde irundarrak Benidorm jasoko du Artalekun. Salkapenari begiratuta, Bidasoa garaipena eskuratzeko faboritoa da, irundarrak bigarren sailkatuak dira eta Benidorm 12.postuan kokatuta dago, baina urte hasieran Europan jokatzeko taldea osatu zuen. Hain zuzen ere, Jacobo Cuetara ez da Benidorm taldeaz fio, “egun plantilan dituen jokalariak kalitate handikoak dira eta partiduko protagonistak bilakatzen badira, zailtasunetan jar diezagukete”.

Cuetararen taldeak, orain arte, zazpi neurketa jokatu ditu Sacy Asobal Ligan eta horietatik hiru, azken astean jokatu zituen. Selekzioen atsedena ondo etorri zaiela aitortu du entrenatzaile asturiarrak, “konfinamenduaren ostean hiru neurketa jarraian izan genituen eta jokalariak leher eginda bukatu zuten astea, beraz, alde batetik, selekzioen geldialdia ondo etorri zaigu”. Nolanahi ere, geldiuneak garaipenen erritmoa oztopatu dezakela ohartarazi du: “Geldiuneak arriskutsuak izan daitezke, azken asteetako joko eta lehiatzeko maila erakutsi behar dugu Benidormen aurka irabazi nahi badugu”.

Momentura arte, Bidasoak Ligan ez du porrotaren zapore mingotsa dastatu, baina hobetzeko margina duela ere argi du Cuetarak. Hain zuzen ere, eskuin hegalean Bidasoak izaten ari den arazoen inguruan, eta konkretuki Dan Racotearen gol faltaz jardun da: “Denbora eman behar diogu Racoteari taldean bere tokia har dezan, espektatiba guztiak beregain ditu eta ezin diogu duena baino zama gehiago jarri”. Errumaniarra bere selekzioarekin aritu da asteburuan, baina asteazkenerako neurketarako prest izango da. Bidasoarentzat erasoko jokalari garrantzitsua da Racotea, Europan barrena jokatutakoa da, eta asteazkenetik aurrera bere maila erakutsi beharko du Bidasoa eta Racotea bera, elkarrekin, haz daitezen.

Ateak itxita

Neurketa ateak itxita izango da, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6ean zehaztutako neurri murritzaileak jarraituz, Artalekura ezingo da zalegoa hurbildu; horregatik, Cuetarak mezu zuzena bidali die Bidasoaren jarraitzaileei: “Arraroa egingo zaigu Artalekun zalerik gabe jokatzea, baina saiatuko gara une zail hauetan irundarrei aurpegian irrifarre bat marrazten”, adierazi du Cuetarak.

KOPAREN AURRETIK, PORROTA
Eskubaloia

KOPAREN AURRETIK, PORROTA

Bidasoak ezin izan du Bada Huescaren aurka bolada honari segida eman, etxekoak oso nagusi izan dira eta 29-23 garaitu dituzte irundarrak.

Bada Huesca oso...

“TALDE EGONKORRA ETA ERREGULARRA DA BADA HUESCA”
Eskubaloia

“TALDE EGONKORRA ETA ERREGULARRA DA BADA HUESCA”

Jacobo Cuetarak Asobal Ligako hirugarren sailkatua irabazteko ilusio guztiarekin bidatuko dutela adierazi du.

“Asobal Ligako bigarren eta hirugarren...

KAULDI ODRIOZOLA SELEKZIOAREKIN HAUTATUTA
Eskubaloia

KAULDI ODRIOZOLA SELEKZIOAREKIN HAUTATUTA

Jokalari zumaiarrak Jordi Ribera hautatzailearen deia jaso du Espainiako Selekzioarekin martxoan bi neurketa jokatzeko.

Denon ahotan zegoen. Kauldi...

JIPOIA ETA EMAITZA KAPIKUA
Eskubaloia

JIPOIA ETA EMAITZA KAPIKUA

Laugarren neurketa jarraian irabazi du Ilcapo Hondarribiak; kasu honetan, 24-42 Urdaibairen kiroldegian.

Ilcapo Hondarribiak Martin Santano, Gorka Nieto,...

TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT

Irabazteko moduarengatik eta bi taldeek erakutsi duten jarrerarengatik, bi puntu baliotsu lortu ditu Bidasoak (27-25).

Derbiak beti dira gogorrak eta...

“LESIOAK KONTUAN HARTUTA, DEFENTSAN EROSO EGON BEHARKO DUGU”
Eskubaloia

“LESIOAK KONTUAN HARTUTA, DEFENTSAN EROSO EGON BEHARKO DUGU”

Bidasoak eskubaloira oso ondo jokatzen duen Anaitasuna jasoko du bihar Artalekun. Lesioak tarteko, Euskal Herriko derbia gogorra eta lehiatua izango dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika