JACOBO CUETARA: “GURE ZALEEN AITZINEAN JOKATZEKO GOGOZ GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ZALEEN AITZINEAN JOKATZEKO GOGOZ GAUDE”

Bidasoak ASOBAL Ligari hasiera emanen dio larunbat honetan Barçaren kontrako partidu ikusgarri batekin

Artalekuko eserleku guztiak saldu dira dagoeneko, Bidasoak jokatuko duen denboraldiko lehen jardunaldia ikusteko. Ez da nolanahiko partidua izanen larunbatekoa, izan ere, Irungo taldeak Barça jasoko du lehen neurketa hori jokatzeko. Zaila izanen bada ere, zaleek norgehiagoka polita ikusteko aukera izanen dute eta jokalariek ere hauen babesa sentitu ahal izanen dute, denboraldi honetan lehen aldiz.

Larunbat honetako neurketa “erakargarria” izanen dela erran du Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak. “Orain dela urte batzuk jendea Barça ikustera etortzen zen eta orain euren taldea Barçaren kontra lehiatzen ikustera etortzen dira. Hori garrantzitsua da”, gaineratu du. ASOBAL Ligari hasiera emanen diote irailaren 9an Bidasoako jokalariek etxean (16:45), eta ez nolanahiko partidu batekin, Barça jasoko baitute lehen jardunaldi honetan. HItzordu garrantzitsu hau egutegian edukita, irundarrak “zaleen aitzinean jokatzeko gogoz” daudela adierazi du Cuetarak.

Itxura ona eman nahi dute horiek eta horregatik, “lehiatu behar” dutela argi du prestatzaileak. Barçak “lehiaketarako erritmoa” du dagoeneko eta Bidasoak “lan ona eta partidu ona egin eta horrekin harro sentitu nahi” du lehen jardunaldia jokatu ondotik. Horretarako, “talde freskoa, alaia eta ongi entrenatzen ari dena” du Jacobo Cuetarak eta bera “lan guzti honekin oso kontent” dagoela jakinarazi du.

Lehiakortasunari dagokionez, aurredenboraldian emaitza onak lortu dituzte, baina entrenatzaileari ez zaio jokoa hainbertze gustatu: “Emaitza onak lortu ditugu, baina jokoa ez zait hainbertze gustatu. Hobetu behar dugu eta egonkorragoak izan behar gara. Bilakaera logikoa da taldearentzat eta denbora behar dugu. Horregatik, hasiera honetan, ahalik eta hobekien aritu behar gara”. Hau guztia lortzeko, partidu ezin polita dute Bidasoako jokalariek larunbatean. Zale guztiak bertan egonen dira taldea animatzen eta horren erakusle da sarrera guztiak agortu direla dagoeneko. Cuetararen ustetan, honek “bultzada” emanen dio Bidasoari eta “zaleak eta jokalariak elkartuko ditu”, azken hauek lehiakorragoak izateko. Hor egonen da neurketa honen gakoa. 

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA
Eskubaloia

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Eskubaloia

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA

Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika