JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan. Denboraldiko azken partiduak izanen dira eta taldea ilusioz eta gogoz dago. Europako txartela eskuratua du dagoeneko, Plenitude ASOBAL Ligako txapeldunorde izateagatik. Presiorik gabe jokatuko du txapelketa beraz, baina hala ere zentratuak egonen direla azpimarratu du Jacobo Cuetarak.

Jacobo Cuetarak azken prentsaurrezkoa eman du gaur goizean Bidasoa Irungo entrenatzaile moduan. Lehenik eta behin, eskualdeko hedabideei eskertu nahi izan die urte guzti hauetako lana. Eurekin lan egitea “plazer bat” izan dela onartu du eta beraz, prentsaurreko hori bera “berezia” izan dela beretzat. Edonola ere, segidan aritu da taldeak izanen duen hurrengo erronkaz. Errege Kopako Azken Fasea jokatuko baitu asteburuan Jaenen eta horri begira darama aste osoan zehar. Honen aitzinean, “ilusioz” daudela adierazi du prestatzaileak. Beraien “momenturik onenean” ez daudela ere erran du, baina txapelketa hauek “iraganetik baino etorkizunetik dutela” eta Europako plaza lortzeko presiorik gabe daudenez, “zentratuta” baina lasai eskinen diotela asteburuari.

Ortziralean, maiatzaren 30ean, txapelketaren final laurdenak jokatuko dituzte lehenbizi. Caserio Ciudad Real izanen dute aurkari, Zilarrezko mailako taldea. Aurten “denboraldi bikaina” egin dutela adierazi du Cuetarak, nahiz eta azkenean ez duten igoera lortu. Hala ere, Errege Kopan ASOBAL Ligako hiru talde kanporatu dituzte dagoeneko eta Bidasoari hori ezin zaiola ahantzi onartu du entrenatzaileak. Talde horia faboritoa finalerdietara ailegatzeko, baina horretarako “zentratuak” egon behar direla aipatu du: “Urduritasun handiko partiduak izaten dira, arraroak. Zentratuak egon behar gara, joko ona egin eta sendoak izan 60 minutuetan zehar”. Caseriok “jende gaztea eta beteranoa” nahasten dituela jakinarazi du Cuetarak eta hori nahasketa ona izan dela taldearentzat aurten.

Arratsaldeko 15:45ean hasiko da ortzirale honetan, Errege Kopako final laurdena, Bidasoa eta Caserio Ciudad Real taldeen artekoa. Talde irundarrak kanporaketa hau gaindituko balu, finalerdietan Barça izanen luke aurkari, ongi bidean Granollersi irabazi beharko liokeelako Ligako txapeldunak. Horrela, Bidasoak zailtasuna izanen luke finalera ailegatzeko, baina hortan saiatuko da. 

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA
Eskubaloia

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Eskubaloia

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA

Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika