Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
31 Urr, 2022
Bidasoak EHF-ko Multzo Faseko bigarren jardunaldia jokatuko du bihar Füsche Berlin taldearen kontra
Bidasoak bihar emanen dio jarraipena EHF European Leagueko txapelketari. Bigarren jardunaldia jokatuko du talde irundarrak Berlinen, Füchse Berlin talde handiaren kontra. Partidu zaila izanen dela argi dago, baina Bidasoa bere mailarik altuena emateko prest dago, betiko moduan. Partida bihar (azaroak 1) ospatuko da, gaueko 20:45ean.
Jacobo Cuetarak aipatu duenez, EHF-ko Multzo Faseko lehen jardunaldian lortutako garaipenak, bihar “presiorik gabe aritzea” ahalbidetzen dio Bidasoari. Izan ere, “txapelketako faboritoen kontra” jokatuko du talde irundarrak bihar eta prestatzailearen hitzetan “galtzeko gutxi eta irabazteko asko” izanen dute bidasotarrek.
Füchseren kantxan aritzea taldeari “ilusio handia” egiten diola adierazi du Cuetarak: “Aurkari zaila da, eta punturik ez galtzeko probabilitate handia dute, euren etxean oraindik gehiago”. Taldearen inguruan, “fisikoki oso indartsua” dela jakinarazi du entrenatzaileak, “oso azkarrak dira, defentsan eta erasoan kalitate handia dute. Gainera, esperientza handiko jokalariak dituzte, eta gazteek ere etorkizun handia izan dezaketen jokalariak dira”, gaineratu du.
Edonola ere, Bidasoa bere mailarik onena emateko prest dago eta Jacobo Cuetarak ziurtatu duenez, “ahalik eta distantziarik txikiena lortzen saiatuko gara. Ziur nago neurketaren ondoren talde hobeagoa izango garela”.
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...