Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
15 Ira, 2023
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere. Denboraldiko bigarren jardunaldia jokatuko du bihar (irailaren 16an), Torrelavegaren kontra. Jacobo Cuetara entrenatzaileak erran duen moduan, taldeak konfiantza eskuratu zuen Barçaren kontrako jardunaldian, baina aldi berean, kosziente da etxetik kanpo puntuak batzea ez dela erraza izanen.
Barçaren kontra berdintzea garaipen ederra izan zen Bidasoarentzat. Denboraldia emaitza horrekin hasita, talde konfiantzaz dago urteari aurre egiteko. Hala ere, Jacobo Cuetarak aipatu du ezin direla gehiegi konfiatu: “Larunbateko partidua eredu on bat da, baina kosziente izan behar gara etxetik kanpo puntuak batzea zaila izanen dela”. Horren harira, gaineratu du “lehengo astean bezala jokatzeko gai izatea” ez dela nahikoa izanen garaipena eskuratzeko.
Torrelavega “handitzen joan den taldea” dela jakinarazi du entrenatzaileak, eta “lan ona egiten ari” dela. ASOBAL Ligan “garrantzitsua” izan daitekeen taldea dela ere onartu du eta bere etxean ere zaila izanen dela puntuak ateratzea. Erasoan egiten duen lana goraipatu du, batez ere, Cuetarak: “Ongi landua den talde bat da. Erasoan indartsuak dira eta hori izan daiteke gure gakoa, defentsan sendo egotea. Gainera, Isidoro eta Adrian erdilarien egoera ongi aztertu beharko dugu”.
Edonola ere, “bertan borrokatzen” egonen direla adierazi idu prestatzaileak eta lehengo asteko berdinketa baliatuko dutela aurkariaren aitzinean arma gisa. Vicente Trueba kiroldegian ospatuko da hitzordu hau, bihar (irailaren 16an), arratsaldeko 19:00etan.
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...