Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...
30 Mar, 2023
Poloniarrak Bidasoan egin duen lehendabiziko urtean 34 partida jokatuko ditu guztira
Bidasoa Irunek eta Jakub Skrzyniarzek akordio bat sinatu berri dute eta, horren arabera, atezain poloniarrak bertze denboraldi batez segituko du talde irundarrean. 2022/23ko denboraldia izan da Skrzyniarzentzat lehena Bidasoan eta Plenitude ASOBAL Ligako 20 neurketa, EHF European Leagueko 13 eta Errege Kopako bat jokatu ditu momentuz.
Aurreko udan iritsi zen Jakub Skrzyniarz Bidasoara, MKS Gornik Zabrze taldetik. Atezaina Lubinen, bere jaioterrian, hasi zen eskubaloian aritzen eta 2014/15 denboraldian joan zen SMS Gdánsk taldera. Honen ondotik, 2019ra arte, MKS Zagłębie Lubin taldean jokatu zuen, etxean berriz ere, eta handik MKS Górnik Zabrze taldera joan zen. Hori izan zen Bidasoara iritsi aitzinetik bere azken taldea.
Aurtengo denboraldian, Bidasoarekin, Plenitude ASOBAL Ligako 20 partida, EHF European Leagueko 13 eta Errege Kopako bat jokatu ditu guztira momentuz. Honez gain, Poloniako selekzioaren deialdian ere sartu zen Skrzyniarz eta Polonian eta Suedian jokatu zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen taldearekin, Main Round-era iritsiz.
Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...
Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian
CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...