JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO
Eskubaloia

JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO

Indartsu hasi du 2021 urtea Ilcapo Hondarribiak, Euskadiko Senior Ligari zegokion neurketan 27-10 irabazi zuen Gure Auzune talde gasteiztarrari.

Denboraldiak garaipenarekin hastea garrantzitsua da, baina zure arerioa 10 goletan eta 17 goleko aldeaz garaitzen baduzu, denboraldi-hasiera ezin hobea izan dela baieztatu dezakegu. Euskadiko Senior Ligan aritzen den Ilcapo Hondarribiaren kasua da hori, hondarribitarrek larunbatean Gure Auzune 27-10 jipoitu zuten.

Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak neurketa borobila burutu zuen igandean. Denboraldi hasierako neurketetan defentsa maila altua izatea zaila izaten ohi da, baina epaileak hasierako txistua eman zuenetik, hondarribitarrak oso serio aritu ziren defentsa lanetan. Gure Auzune 5 gol soilik egiteko kapaza izan zen, Ilcapo Hondarribiak planteatutako defentsa ez zen erantzuteko gai izan. Erasoan, ordea, hasieratik ez zuten beren mailarik onena eman, lehen zatian nabaritu zen taldeko jokalari askok azken asteetan entrenamenduekin hasi zirela edo ez zutela bakar bat ere gauzatu. Gauzak horrela, norgehiagoka atsedenaldira Ilcapo Hondarribiaren aldeko markagailuarekin iritsi zen, (12-5).

Aldageletatik bueltan, Ilcapo Hondarribiak erasoan erritmoa bizkortuneta baloiaren mugimenduan hobetu zuen. Pixkanaka pixkanaka aldea handitzen ari zen etxekoen alde, baina nahiz eta markagailuan diferentzia handia izan, hondarribitarrek neurketa entrenamendua balitz bezala hartu eta lanean jarraitu zuten. Azkenean, 17 goleko aldeaz irabazi zuten Gure Auzune, zehazki, 27-10. Denboraldi-hasiera bikaina izan da Ilcapo Hondarribiarena, non taldeko partaide guztiek jokatzeko aukera eta hobeto elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Golegileei dagokionez, 9 jokalarik arerioaren atea urratzeko gai izan ziren; horien artean, biak 5 gol erdietsita, Mikel Galan eta Asier Satrustegi izan ziren golegile nagusiak. 

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA

Irundarrek Unió Esportiva Sarrià-ri 25-38 irabazi zioten atzo, Errege Kopako bigarren kanporaketan

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN

Urteko azken partidua jokatuko du Bidasoak gaur, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, gaueko 21etan

Bidasoako...

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN

Irundarrek atzo jokatu zuen Pfadi Winterthur taldearen aurka eta 23-37ko markagailuarekin irabazi zuen, bi puntu gehituz sailkapenera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika