Juan Pedro Lopezek agindu du Bidasoan

Polartec-Kometa taldeko Juan Pedro Lopez sevillarrak irabazi du aurtengo Bidasoa Itzulia. Lehen etapan jantzi zuen maillot horia, Igantziko Irrisarri Land parkeko helmugan irabazita. Bigarren etapan Barnabas Peak (UCI) hungariarrak irabazi zuen Hondarribiko Harresilandan, eta hirugarrenean, Alessandro Covi (Colpack) italiarra izan zen azkarrena, Orion.

Covik berak eragin dio estualdirik handiena Lopez liderrari, azpen etapan. Aritxulegin ihes eginda, minutu eta erdiko abantaila ere eduki du liderrarekiko. Ordekan taldekideen babesa eduki du Lopezek, ordea, eta San Martzialgo horma igarota, Erlaitzen indartsuena izan da. Covi harrapatu du, eta harekin sartu da Colon Ibilbideko helmugan. Italiarrak irabazi du laugarren etapa. Maillot horia, aldiz, Juan Pedro Lopezena izan da, hasieratik bukaerara.

Berako Ibardin eta Oreretaren ezean, hobeagoa da Hondarribia

Pandemiaren zailtasunen aurrean, Euskal Herriko Itzuliak aurreikusiak zituen bi etapa egokitu behar izan ditu. Berako Ibardin eta Orereta zituen helmuga eta abiapuntutzat aurreikusiak. Baina hauen...

EUSKAL HERRIKO ITZULIKO 4. ETAPA HONDARRIBIAN BUKATUKO DA

Euskal Herriko Itzuliaren edizio berriaK Bidasoaldeko bi mendate igaroko ditu aurten: Jaizkibel eta Erlaitz.

Bidasoaldea aurtengo Euskal Herriko Itzulian...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika