KIROLAREN BI ALDEAK

Asteburuan zehar, Teresa Errandonea Karlsruhen (Alemanian) eta Mondevillen (Frantzian) lehiatu da eta kirolaren bi aldeak ezagutu ditu.

Erori eta altxatu, hori izaten da bizitzaren patua. Hanka sartu, ikasi eta arazoei aurre egin, beste bat. Hori da Teresa Errandoneak asteburu honetan bizi izan zuena. Europan barrena aritu zen aurreko urteko marka berdindu nahian (8.00’’) eta lehiatzen ari zela, kirolaren bi aldeak ezagutu zituen.

Ostiralean, Europako atleta onenekin batera, Karlsruheko World Indoor Tourrean lehiatu zen. Esan daiteke, atleta irundarrarentzat ametsa zela bertan izatea. Amets polita izatetik, gaiztora pasa zen instant batean. 60 metro hesidunen final-erdietan 20:50ean lehiatzea egokitu zitzaion. Aldamenean europako sprinter onenak zituelarik, aukera ezin hobea zuen aurreko urteko markara iritsi edota hobetzeko. Esperantzak instant batean desagertu ziren, Teresak irteera faltsua egin zuen eta lasterketatik zuzenean egotzi zuten. Aurpegian igarri zitzaion sekulako kolpea izan zela, baina kirola horrelakoa da.

Akatsean pentsatzeko asti handirik gabe, larunbatean Mondevilleko (Frantziako) Meetingean parte hartu zuen, aurreko eguneko sentsazio kaxkarrak kitatzeko abagune paregabea. Esan eta egin. Lehen final-erdian, 8.17’’ denbora egin eta finalera sailkatzeko txartela jaso zuen. Finalean, atleta irudnarrak final-erdiko denbora berdinarekin hirugarren postuan bukatu zuen proba. Alemanian gertatuakoaren ostean, altsatu zen Errandonea. Karlsruhen aritutako Laura Vallette eta Cyrena Samba-Mayela Errandonearen aurretik bukatu zuten, 8.10’’ eta 8.11’’ markak lortuta. Lasterketa osoan zehar Teresa Errandonea bi lasterkari hauetatik oso hurbil mantendu zen.

Final-erdietako eta finaleko lasterketa:

TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN EDIZIO BERRI BAT ANTOLATU DUTE

Urriaren lehenean ospatuko dute lasterketa honen 23. edizioa

Hendaiako Udaletxean egin zen atzo Txingudi...

IKER AROZENA ZILARREZKO DOMINA 23 URTEZ AZPIKO MEDITERRANEAR TXAPELKETAN

7,60 metroko jauziarekin lortu zuen bigarren postua, Jules Pommery frantziarraren atzetik

Iker Arozenak lehen aldiz...

OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den...

IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika