Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
15 Mar, 2021
Bederatzigarren postuan bukatu zuen Bartzelonako 18 urtez azpiko Pista Estaliko Espainiako Txapelketa. 400 metroetako proban aritu zen.
Ez zen bere proba kuttunena, baina horri ere aurre egin zion asteburuan Laiak. Munduko ilusio handienarekin bidaiatu zuen Bartzelonara, bertan jokatu baitzen 18 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketan. 400 metroetako proban lehiatu zen Olascoaga eta bederatzigarren postu txukuna erdietsi zuen. Emaitzak haratago, adina eta maila horieta partaidetza emaitza baino garrantzitsuagoa da.
Larunbat goizean finalerako plazak erabakiko zituen bi final-erdiak jokatu ziren, Laia lehen seriean aritu zen. Olascoagak 1’00’’90-eko marka egin eta eta bosgarren postuan bukatu zuen Laia Julvezek (Alcampo Scorpio 71 taldeko lasterkariak) 57’67 segundutan irabazi zuen proba. Denbora eta emaitza horrek finaletik kanpo utzi zuen Olascoaga; hain zuzen ere, bederetzigarren postuan bukatu zuen txapelketa. Klubeko ordezkarien ustez, “Laiak orain arte egindako denboraldia oso ona da eta ziur aski aire libreko lehiaketetan hobe arituko dela”.
Finala igandean jokatu zen eta bertan, UGE Badalanoako lasterkaria den Laia Zuritak 56,46’’-ko denborarekin garaipena erdietsi zuen. Haren atzetik, Valencia Club Atletismoko Andrea de la Rosa (57,29’’) eta Playas de Castellon taldeko Ana Bellesek (58,48’’) osatu zuten podiuma.
Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait neska-mutiko Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren, emaitza onak lortuz
Zumarragan ospatu zen pasa den asteburuan...
Estatuko hiru minima lortu zituzten atleta gazteek, baita domina andana bat ere
Azpiko mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan...
Inge Garayalde alebina Gipuzkoako txapeldunorde izan zen eta Iker Anaut infantila hirugarren postuan sailkatu zen
Gipuzkoako eskolarteko...
Horrez gain, mutilen B taldea bostgarren sailkatu zen eta neskenak laugarren, bederatzigarren eta hamaseigarren, hurrenez hurren
Bidasoa Atletiko...
Bi taldeak ere maila mantentzeko lehian arituko dira ekainaren 11n, hirugarren eta azken jardunaldian
Bidasoa Atletiko neskek eta mutilek...