LASTERKETA HERRIKOIAK IRAILAREN 18AN BUELTAN IZANGO DIRA

2019tik ospatzen ez den Txingudi Korrikak Behe Bidasoa eskualdean ospatzen diren lasterketen itzuleraren mugarria izango da, irailaren 18an.

Urte eta erdi luzeren ostean, lasterketa herrikoiak bueltan dira Behe Bidasoa eskualdera. Ohorezko irekiera Txingudi Korrikak emango dio, bi asteburu barru, irailaren 18an 16:20etatik aurrera. Karrera berezia da, Behe Bidasoa eskualdea osatzen duten hiru udalerriak zeharkatzen dituen lasterketaz izateaz gain, roller eta korrikalarien lasterketen denboraldiari hasierei ematen dio, aurten balio bikoitzez.

“Lasterketa herrikoiak geratzeko etorri dira”, hala adierazi du Ibon Muñozek, Bidasoa Atletiko Taldeko zuzendariak. Txingudi Korrika lehen proba izango da, baina Gabonetako Krosa eta Irungo Erdi Maratoia antolatzea aurrikusten du Behe Bidasoako atletismo klubak. Txingudi Korrikari dagokionez, 10 kilometrotako lasterketa da, Hendaia, Irun eta Hondarribia zeharkatzen ditu eta aurten ohiko ibilbidea berreskuratuko du: Hendaiako Tribordean hasi, Santiago zubia zeharkatu, Nafarroa etorbidea igo, Kolon pasealekua eta Hondarribi karrika zeharkatu, Hondarribiko aireportura iritsi, Hondarribian sartu eta Ondartza Kiroldegiko atletismoko pistan izango da helmuga. Hornidura gunea, lasterketaren erdialdean izango dela adierazi dute antolatzaileek, 5.kilometroan.

Antolakuntza ahalik eta osatuena izateko, korrikalariek lasterketa egiteko behar izango duten denboraren araberako lau dortsal desberdin jarriko dira salmentan, bakoitzak irteera ordu desberdina izango duena: 40’ beherakoentzako, 40’-45’ artekoa, 45’-50’ artekoa eta 50’ baino gehiago beharko dituztenak. Oraindik dortsala lortu ez dutenek, 13 euroren truke, kirolprobak atarian, Leire Sport eta Papykop saltokietan edota Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan eskura daitezke. Lasterketaren egunean bertan ere 20 eurorengatik salmentan jarriko dira dortsalak, baina antolakuntzatik adierazi dutenez, “antolakuntza errazteko lehen bait lehen izen-eman dezaten gonbidatzen ditugu”. Une honetan, 350 korrilakarik eman dute izena eta 600-en parte hartzea aurreikusten dute antolatzaileek; hain zuzen ere, helburu zuten zifra: “izen-ematea bide onean doa, itxierak jendea kirol gehiago egitera bultzatu du eta nabaritzen dugu korrikalari herrikoiak gogoz zirela horrelako lasterketan buelta zitezen”.

Muxukoa beroketa lanetan eta amaieran. 

Lehen lasterketa herrikoia izango denez, neurriak hartuko dira dena ondo atera dadin. Dortsala jasotzeko egunean, larunbatean Palmera Monteron, Covid agiria erakutsi beharko da. Hori ez da murrizketa bakarra izango, Iñigo Eseverrik, Bidasoa Atletiko Taldeko lasterketen antolatzaileak azaldu duenez, “helmugan ez dira dutxak izango eta hiru herriak lotzen zituen autobus zerbitzua ez dugu martxan jarriko”. Hondarribitik Hendaiarantz doan barkua, aldiz, erabilgarri izango da eta Hendaian kirolariei zuzendutako kotxea aparkatzeko gune handia erreserbatuko dute.

Dena den, korrikalariek oso argi izan behar duten neurria musukoarena da: “lasterketa hasi aurretik, une oro, musukoa jarrita egon beharko du. Ireerako lerroa gurutzatzen den unean, maskara gorde edota jarriko ditugun edukiontzietan botatzeko aukera izango dute lasterkariek. Behin helmuga igarota, bolondresek muxuko berriak banatuko dituzte”.

Antolatzaileen borondatearen kontra, aurten ez da Txingudi Korrika Txikia ospatuko: “Ospatzeko saiakerak egin ditugu, baina ez zitzaigun ardurazkoa iruditzen 300 eta 600 gazte eta guraso Stadium Gal inguruan kokatzea”, argudiatu du Ibon Muñozek. Halere, datorren edizioetan gaztetxoenentzako lasterketa antolatzeko konpromisoa erakutsi dute.

Rollerrentzako lasterketa garrantzitsua.

Korrikalarien lasterketa 16:30ean hasiko da eta aurretik, rollerren txanda izango da, 16:20an. Gainera, rollerrentzako hitzordu garrantzitsua izango da irailaren 18koa. Gipuzkoako Roller Federakuntzarekin elkarlanean, Gipuzkoako Txapelketa jokoan jarriko da irailaren 18an. Rollerrak ez ezik, handbike modalitatea lantzen duten kirolari horiek ere aukera izango dute izen-eman eta parte hartzeko.

Instituzioen esker ona. 

Txingudi Korrikaren aurkezpenean Hendaia, Irun eta Hondarribiko herriko etxeen kirol ordezkariak bertan izan dira. Hirurek, Jean-Michel Arruabarrenak, Borja Olazabalek eta Kalixa Silanesek Bidasoa Atletiko Taldearen lana eta Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko patzuergoaren elkarlana goraipatu dute: “zorionekoak gara Behe Bidasoa eskualdera lasterketak bueltan direlako eta, alor honetan, Bidasoa Atletiko Taldea zoriondu behar dugu, egiten duen lanarengatik eta beti horrelako proiektuak aurrera eramateko duen prestutasunarengatik”.

OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den...

IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan,...

IKER IBARGURENEK EUROPAKO TXAPELKETARAKO MINIMOA LORTU DU

Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen

BAT-EK HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea

Pasa den larunbat eta igandean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika