MATHEUS DA SILVA, BI URTE GEHIAGO IRUNEN
Eskubaloia

MATHEUS DA SILVA, BI URTE GEHIAGO IRUNEN

C.D. Bidasoak eta Matheus Da Silva jokalari brasildarrak 2023ko ekainaren 30era arte talde irundarrean jarraitzeko adostu dute.

Defentsa lerroko jokalari garrantzitsuenetako bat bi urterako ziurtatu du Bidasoak. Matheus Da Silva 2019-2020 denboraldian iritsi zen Irunera eta jokatutako bi denboraldiak “oso esperientzia onak izan direla” aitortu du. Gustora dago Irunen eta Bidasoan; horren erakusle adostu duten kontratu berria da: “asko hazi naiz arlo pertsonalean eta kirol arloan, eta asko ikasi ahal izan dut hemen ditugun jokalariekin eta entrenatzailearekin".

Partidu handiak jokatu ditu Da Silvak Artalekun, lehen aldiz, Europako Txapelketetan aritu da jokalari brasildarra: “harrigarria izan da talde handien aurka jokatzea, Europan jokatzea, Artalekun jokatzea, pabiloia beteta, hori berriro ikusteak ilusio handia egiten dit".

Hain zuzen ere, Artalekuko harmailak berriro beteta ikusteko “irrikaz” dagoela aitortu du eta jarraitzeagatik “pozik” agertu da. Honako hitz hauekin azaldu du datozen bi urteak Bidasoan jarraitzeko erabakia: “Europan eta Sacyr ASOBAL Ligan lehen postuetan egoteko helburu argiak dituelako jarraitu nahi dut, hori niretzat, kirolari gisa, funtsezkoa da".

ESPAINIAKO 4. BUKATU DU ZAISA BIDASOAK
Eskubaloia

ESPAINIAKO 4. BUKATU DU ZAISA BIDASOAK

C.D. Bidasoaren kadete taldea Porriñon jokatutako Espainiako Txapelketa Nagusian final erdietara iritsi eta meritu handiko 4.postua erdietsi...

ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA
Eskubaloia

ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA

Zaisa Bidasoa Kadete taldea Porriñon jokatuko den Espainiako Txapelketa Nagusian arituko dira asteazkenetik aurrera.

2001-2002 denboralditik lehen aldiz,...

MATHEUS DA SILVA, BI URTE GEHIAGO IRUNEN
Eskubaloia

MATHEUS DA SILVA, BI URTE GEHIAGO IRUNEN

C.D. Bidasoak eta Matheus Da Silva jokalari brasildarrak 2023ko ekainaren 30era arte talde irundarrean jarraitzeko adostu dute.

Defentsa lerroko jokalari...

BOST URTEREN OSTEAN, ILCAPO HONDARRIBIA LEHEN MAILA NAZIONALERA BUELTATU DA
Eskubaloia

BOST URTEREN OSTEAN, ILCAPO HONDARRIBIA LEHEN MAILA NAZIONALERA BUELTATU DA

BM Castellon, Utebo eta Leganes garaitu ditu Bidasoaren harrobiko taldeak eta denboraldi hasieran ezarritako helburua bete du. Talde bidasotarrak neurketa bakar bat...

BUKATU DA BIDASOAREN DENBORALDIA
Eskubaloia

BUKATU DA BIDASOAREN DENBORALDIA

Espero baino lehenago, Bidasoak agur esan dio aurtengo denboraldiari. Asobal Kopako final erdietan, etxean jokatzen zuen Liberbank Cantabria BM Sinfinen aurka 33-28...

“ZUZENDARITZAK TALDEA OSATZEN LAGUNDU GINTUEN, GU ZORRETAN GAUDE BERAIEN INPLIKAZIOAREKIN”
Eskubaloia

“ZUZENDARITZAK TALDEA OSATZEN LAGUNDU GINTUEN, GU ZORRETAN GAUDE BERAIEN INPLIKAZIOAREKIN”

Behe Bidasoa eskualdean zegoen hutsunea betetzeko asmoarekin sortu zen Txingudi Egaindar Kluba. Lehen urtean, bi talde osatu zituzten; emakumezkoen eskubaloi eta gizonezkoen senior taldea....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika