RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
20 Abe, 2022
Klubak jakitera eman duenez, jokalari eibartarrak 2026ko ekainaren 30a arte sinatu du kontratua talde irundarrarekin
Bidasoa Klubak eta Mikel Zabalak akordio bat sinatu berri dute, bigarren honek hiru denboraldi gehiago lehen taldean jarrai dezan. Horrenbertzez, jokalari eibartarrak 2026ko ekainaren 30a arte jarraituko du talde irundarrean.
Zabala 2018ko udan iritsi zen Bidasoara, Somos Eibar Eskubaloia taldetik. Orduz geroztik, 174 partida ofizial jokatu ditu horiz jantzita eta 343 gol sartu ditu guztira. Horietatik 121 partida ASOBAL Ligakoak izan dira (245 gol), 32 Europako Txapelketan (EHF Champions League eta EHF European League, 54 gol), 14 Errege Kopan (23 gol) eta 7 ASOBAL Osoko Kopan (21 gol).
Ezker hegaleko jokalaria pozik azaldu da berritzearekin, izan ere, “Bidasoa bezalako talde batean jokatzea, etxetik gertu, ikaragarria da” berarentzat. “Beste hiru urtez jarraitzearekin oso harro” dagoela ere azaldu du Zabalak. Hemendik aitzinera, taldearekin izanen dituen erronkez ere hitz egin zuen: “Erronka handi bat dugu Ligan, ahalik eta puntu gehien batzeko. Europako Txapelketan ere hurrengo fasera pasatzea izanen da gure helburua”.
RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio...
2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio
Bidasoa...
Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra