ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA
Arrauna

ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA

Go Fit Hondarribiak hirugarren eta bostgarren egin zuen Santurtziko eta Getxoko estropadetan. Euskotren Ligan arraunlari hondarribitarrek hirugarren eta laugarren egin zuten

Eusko Label Liga bizkaiko uretan aritu zen asteburu honetan eta berriro ere, Orio izan zen etekin handiena atera dion taldea. Larunbatean bandera eskuratu zuten ‘San Nicolas’ ontzikoek eta igandeko emaitzen arabera gainontzeko ontziekiko distantzia handitu dute sailkapen nagusiaren arabera.

Santurtziko estropadan esan bezala Oriok denboraldiko bostgarren ikurriña erdietsi zuten, ohorezko txandako azkarrenak izan ziren Santurtzi, Hondarribiaren eta Zierbenaren aurretik. Ondoren bigarren txandako traineruak izan ziren eguneko azkarrenak, hau da, Donostiarra bostgarren sailkatua izan zen, Urdaibai seigarrena, Ondarroa zazpigarrenak eta Cabo zortzigarrenak.

Hirugarren txandan, Kaikuk eta Astillerok lehia bortitza izan zuten eta azkenean Sestaoarrak izan ziren bederatzigarren sailkatuak. Astillero hamargarrenak izan ziren, Lekittarra hamaikagarren iritsi ziren eta azken postuan San Pedroren ‘Libia’ sailkatu zen.

Igandean ordea Getxoko estropada ospatu zen eta itsasoan errekan ez bezala bigarren txandako zenbait ontzi ohorezko txandakoen tartean sartu ziren eta sailkapen nagusiko puntu garrantzitsu asko lapurtu zituzten. Hala, Donostiarrak Eusko Label Ligako lehen ikurriña irabazi zuen. Gipuzkoako hiriburukoak eguneko azkarrenak izan ziren, gainontzeko traineruak baino azkarrago ibili zen eta eguneko kale onena baliatu zuten historia egiteko. Bigarren postuan Orio sailkatu zen Santurtziren aurretik eta laugarrena Urdaibai izan zen. Go Fit Hondarribia bostgarren postura erori zen eta hauen atzetik Kaiku, Cabo eta Zierbena iritsi ziren. Azkeneko lau postuetan Ondarroa, Astillero, San Pedro eta Lekittarra eguneko traineru motelenak izan ziren.

Horrela, Espainiako Txapelketa jokatzen den bitartean Eusko Label Ligak asteburu honetan atsedena hartuko du. Horrela bukatu da CaixaBank Koroaren lehia atsedenaldiko jardunaldira:

Oriok agintzen jarraitzen du eta Hondarribia ez da Donostiarrari hurbildu sailkapen nagusian 

Oriotarrak beste bi ikurriña lortu dituzte asteburu honetan. Argi dago gainontzeko traineruak baino gehiago izaten ari direla denboraldi honetan eta nagusitasun hori eskuratutako ikurriña kopuruan nabaritzen da. Bi egunetan ere Arraun Lagunak bigarren postua lortu zuten, hirugarren eta laugarren postuan ordea emaitza desberdinak eman ziren. Larunbatean Iker Cortesen arraunlariak hirugarren izan ziren Donostiarrari puntu bat janez, baina igandean ez zuten emaitza errepikatu eta Donostiarrak Go Fit Hondarribia baino gehiago izan zen. Nabarmendu beharra dago, Santurtziko estropadan Euskotren Ikurriña jokoan jarri zela eta normalean baino distantzia handiago eta ziaboga gehiago eman zituztela, hain zuzen 2.778 metro egin zituzten lau luze eta hiru ziaboga emanez.

Asteburu berri bat bukatuta, horrela dago Euskotren Ligako sailkapenaren egoera:

 

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON
Arrauna

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON

HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz

Hondarribia...

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK

Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban

Pasa den...

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE
Arrauna

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE

ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak

Atzo goizean, ekainak 26,...

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR

Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena 

Bihar, ekainak...

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA
Arrauna

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik

Pasa den...

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU
Arrauna

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU

Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan

Atzo, ekainak 12,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika