OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben, ekainaren 24tik 27ra. Aste Santuan egin bezala, udan ere futbolean trebatzeko eta kirolaz disfrutatzeko jardunaldiak ospatuko dira, 4 eta 14 urte bitarte haurrei zuzenduak egonen direnak, eta bertan izena emateko epea irekia dago dagoeneko.

Osasunak bertze behin futbol campusa antolatu du Donezteben, oraingo honetan udan. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko dira topaketak eta 4 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduak egonen dira, zehazki 2010 eta 2020 artean jaiotakoei. Hiru taldeetan banatuko dituzte jokalariak: lehen taldean, hastapenekoan, 2018 eta 2020an jaiotakoak; bigarrenean, ikasketakoak, 2014 eta 2017an jaiotakoak; hirugarrenean azkenik, teknifikazioan, 2010 eta 2013 artean jaiotakoak.

Campusean hezkuntza eta kirol alorretan prestaturiko hezitzaileak egonen dira eta partehartzaileei ere, arropa eta materiala banatuko zaie. Bukatzerakoan gainera, ebaluazio buletina eta diploma emanen zaio futbolari bakoitzari. Ordutegiari dagokionez, 8:45etik 14:00era ospatuko da topaketa egunero.

Jardunaldietan parte hartzeak 130 euroko kostua izanen du, eta 40 euro gehituko zaizkio honi jangela zerbitzua behar bada (170€ guztira). Hala ere, deskontuak izanen dira: Osasun txiki klubeko kideek 20 euroko deskontua izanen dute, ikasturte honetan Osasunako eskolako kideek 10 euroko deskontua eta bi anai-arreba edo gehiagok parte hartuko balute, bakoitzak 10 euroko beherapena izanen luke.

Izen ematea irekia dago dagoeneko Osasuna Fundazioaren webgunean (https://www.fundacionosasuna.com/actividades_soap/campus-verano/233-campus-verano-2024--municipios-2020-2010) eta plazak ere mugatuak direla jakinarazi dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki bat ere jarri dute eskuragarri (9:00-13:30/16:30-19:30): 948 29 30 40. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika