PEDRO PACHECO: `NIRETZAT LEKU PERFEKTUA DA ARTALEKU´
Eskubaloia

PEDRO PACHECO: `NIRETZAT LEKU PERFEKTUA DA ARTALEKU´

Brasildarra, Gorka Wambarekin batera, prentsaren aurrean agertu zen atzo Bidasoako jokalari moduan

Pedro Pacheco jokalari brasildarra Bidasoako partaide da dagoeneko. Mediku-azterketa pasatu ondotik, prest dago erdilaria Artalekun jokatzeko eta denboraldiko bigarren itzuliari ekiteko. Gorka Wamba Arlo Profesionaleko batzarkidearekin batera aurkeztu zuten atzo arratsaldean Pacheco eta hemendik aitzinera berarekin eginen duten lana jakitera eman zuten.

Gorka Wamba Arlo Profesionaleko batzarkideak aurkeztu zuen atzo arratsaldean prentsaren aurrean Pedro Pacheco jokalari brasildarra. Berak adierazi zuen moduan, “fitxaje oso garrantzitsua izanen da Pacheco” Bidasoarentzat, bai taldearentzat eta baita klubarentzat ere. Wambak azaldu zuenez, “orain dela hilabete batzuk Jon Azkuek denboraldi bukaeran taldea utziko duela konfimartu zigun eta hortik aitzinera, gure lana bera ordezkatuko duen jokalari bat bilatzea izan da”. Bilaketa egin ondotik, zuzendaritza taldeak Pedro Pacheco begiz jo zuen eta berarekin bi denboraldirako akordio bat sinatzeko harremanetan jarri zen.

Edonola ere, azken asteetan, Pedro Pachecoren fitxaketa aurreratzeko aukera ireki zitzaion Bidasoari eta hau aprobetxatzeko erabakia hartu zuen klubak: “Fitxaketa aurreratu ahal izan dugu azkenean eta urtarriletik aitzinera Pacheco gurekin lanean hasteko aukera aprobetxatu dugu. Horrela, denbora gehiago izanen dugu berarekin lan egiteko eta gure jokora egokitzeko. Gainera, bigarren itzulirako baliagarria izanen zaigu bere fitxaketa ere”.

Bertze aldetik, Pedro Pacheco ere oso pozik azaldu zen aldaketa honekin. Jokalari brasildarrarentzat Bidasoan egoteak “bilakaera handia” izanen da bere ibilbidearentzat. Izan ere, “joku taktikoan asko hobetzeko aukera izanen dut eta nik ere, ahal duten heinean, taldea lagundu ahal izanen dut”. Akordioa sinatu aitzinetik, Matheusekin hitz egiteko aukera izan zuela ere argitu zuen eta berak talde irundarrean egotearen “onurak bakarrik” kontatu zizkiola erran zuen. Gainera, Artalekun jokatzea “aukera handia” izanen dela ere onartu zuen, “bisitari bezala bertan jokatzea zaila” bada ere, Pachecorentzat “leku perfektua izanen dela” azpimarratu zuen. 

JAKUB SKRZYNIARZ ATEZAINAK BERTZE URTE BATEZ JOKATUKO DU BIDASOAN
Eskubaloia

JAKUB SKRZYNIARZ ATEZAINAK BERTZE URTE BATEZ JOKATUKO DU BIDASOAN

Bidasoa Irunek eta jokalariak berak hirugarren denboraldi baterako sinatu dute akordio berria

Bidasoa Irunek eta Jakub Skrzyniarz jokalariak akordio berri...

BIDASOAK BADA HUESCA GARAITU ZUEN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK BADA HUESCA GARAITU ZUEN ARTALEKUN

Sailkapeneko bigarren postuan finkatu da talde irundarra, 23 punturekin guztira

Bidasoak bertze garaipen bat eskuratu zuen Artalekun, oraingo...

JACOBO CUETARA: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA AZKEN NEURKETA HAUETAN AITZINERA EGIN BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA AZKEN NEURKETA HAUETAN AITZINERA EGIN BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek Bada Huesca taldea jasoko du bihar, abenduaren 2an, Artalekun 21:00etan

Bidasoak bertze garaipen baten ondotik, etxera bueltatuko da...

ESPAINIAKO KOPA BERRIA IRUNEN JOKATUKO DA ABENDUAN
Eskubaloia

ESPAINIAKO KOPA BERRIA IRUNEN JOKATUKO DA ABENDUAN

Artalekuk hartuko du abenduaren 16an eta 17an lehen aldiz ospatuko den Espainiako Kopa

Artalekun ospatuko da Espainiako Eskubaloi Federazioak lehen...

BIDASOAK ETXETIK KANPO GALDU GABE SEGITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOAK ETXETIK KANPO GALDU GABE SEGITZEN DU

Cangasen kontra 25-27ko markagailua erdietsi zuen O Gatañalen

Bidasoak bertze garaipen bat eskuratu du asteburuan, oraingo honetan O Gatañal...

BIDASOAK ASOBAL LIGAN PENTSATZEN JARRAITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOAK ASOBAL LIGAN PENTSATZEN JARRAITZEN DU

Azken orduko polemikak alde batera utzita, Bidasoak Cangas garaitu beharko du igandean (17:30)

Bidasoak ASOBAL Ligari segida eman beharko dio...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika