Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako
Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...
15 Mar, 2024
Zaisa Txingudik bihar jokatuko du Bera Beraren kontra eta Biok Txingudik berriz, igandean Neskak Loratzen taldearen kontra
Txingudi Rugby Klubeko seniorrak, atsedenaldi baten ondotik, martxan izanen dira berriz ere asteburu honetan. Bi taldeak, emakumeak eta gizonezkoak, kanpoan ariko dira, Plaiaunditik urruti. Zaisa Txingudi Donostiara joanen da, Bera Bera taldearen kontra lehiatzeko, larunbatean (martxoaren 16an) 17:30ean. Biok Txingudi berriz, Getxoko Neskak Loratzen taldearen kontra ariko da, igandean (martxoaren 17an) 12:00etan.
Zaisa Txingudik Donostiako Kote Olaizola estadioan izanen du hitzordua bihar, martxoaren 16an, Bera Bera taldearen kontra lehiatuko. Klubeko bigarren taldea sailkapeneko azken aurreko postuan bada ere, lehiakortasun handiz aritu da denboraldi honetan eta beraz, mugakoek neurketa zaila izanen dutela aurreikusten da. Irundarrek sailkapeneko hirugarren postua ziurtatu nahi dute azken hiru jardunaldietan eta beraz, garaipena eskuratzeko borrokatuko dute. Hitzordua bihar izanen da, erran bezala, 17:30ean.
Biok Txingudik berriz, Getxora bidaiatuko beharko du igande honetan, martxoaren 17an, bertako Neskak Loratzen taldearen kontra lehiatzeko. Denboraldiko bigarren fasea ezin hobe hasi dute Txingudiko emakumeek eta sailkapeneko lider izaten segitzeko borrokarako prest aterako dira Getxoko zelaira. Igande honetan izanen dute hitzordua, 12:00etatik aitzinera.
18 urtez azpiko taldeak Ordizian jokatuko du
Pasa den jardunaldian, orduko liderraren kontra garaipena lortu ondotik, Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak lider berria izanen du aitzinean, larunbat honetan Ordizian. 11:00etan hasiko da norgehiagoka Altamira estadioan.
Deialdi berria Euskadiko selekzioekin
Biok Txingudiko bi jokalarik Euskadiko emakumezkoen 19 urtez azpiko selekzioarekin entrenatzeko deialdia jaso dute aste honetan. Zumendi Caro zerrendara bueltatu da eta bertara, lehenengo aldiz, Maren Santacruz gehitu da.
Ohikoa izaten ari da Txingudiko jokalariak Euskadiko selekzioetako deialdietan ikustea denboraldi honetan, izan ere, Aritz Arrieta eta Helene Tristan 16 urtez azpiko selekzioetara deituak izan dira berriz ere.
Txingudi KORRIKArekin bat
Txingudi Errugbi Klubak atzo Irunen hasi zen KORRIKAren 23. edizioarekin bat egin zuen. Helene Tristan eta Aritz Arrieta 16 urtez azpiko gazteak, hain zuzen ere, izan ziren lekukoa eramateko arduradunak KORRIKAren 27.kilometroan.
(Argazkia: Fernando de la Hera)
Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako
Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...
Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da
Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....