RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK
Futbola

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK

“Erronka” hitza erabili du Zulaikak Rayo Majadahondaren neurketa deskribatzeko. Real Unionek talde madrildarraren aurka bolada txarrarekin bukatu nahi du.

Celta B, UD Logroñes eta Badajoz, hiru dira erreskan Real Unionek jaso dituen porrotak. Igandean, 12:00etan, “erronka” berria izango du Aitor Zulaikaren taldeak, “atletikoak eta jokoan zein geldikako baloietan oso lehiakorra” den taldearen aurka lehiatuko baita. Aitor Zulaikarentzat, “igoera eskuratzeko faborioetako baten aurka” lehiatuko da Real Union.

Jokoan nabari ez den arren, erreskan galtzen diren hiru neurketek beti zailtzen dituzte taldeen lan egunak. Aitor Zulaikak aitortu du “zalantzarik ez dagoela hiru partidu irabazi edo hiru galdu, lana berdina eta erreflexioak berdinak izaten jarraitu behar dute, baina umorea ez da irabazitakoaren berdina. Hiru entrenamendu egin ditugu, onak izan diren bi eta bate ez hain ona, baina oraindik beste bi ditugu aurretik. Zentzu horretan, lanari dagokionez, galdu ala irabazi, taldea lanean berdin jarraitzen du”.

Rayo Majadahondari buruz, “zentzu handiarekin jokatzen duen taldea dela” adierazi du. Orokorrean, Real Unionek Cerro del Espinoko soropilean planteatu behar duen futbola “aurreko neurketen antzekoa izan behar duela” gaineratu du Real Unioneko prestatzaileak; izan ere, “UD Logroñes zein Badajozen aurkako neurketan futbol ona eta nahi genuenera jokatu genuen. Nabaritu duguna da edozein akats txikiren aurrean, aurkarien erantzunak erabatekoak direla eta garesti ordaintzen ditugula. Hori da hobetu beharrekoa, dena ondo egin behar dugula”.

Boladak bolada, lehen bi neurketak irabazi ostean eta hiru jardunaldi gehiago igaro direlarik, Real Union 6 punturekin segitzen du eta sailkapeneko hamalaugarren postura erori da. Ez da kezkatzen hasteko unea, baina bai taldeak puntuak batzen hasi behar duela jeitsiera postuak lehenbailehen ekidin dezan. Aurtengo denboraldia zerbaitengatik zaila bada, zuzenean azken bost taldeak jeitsiko direlako da.

Kijera eta Nacho Sanchez, zalantza. 

Oraindik deialdia osatzeko egun bat falta den arren, Zulaika Rayo Majadahondaren aurka Gorka Kijerak eta Nacho Sanchezek jokatzeko aukera izango duten zalantzati da. Badajozen aurka, ezker hegaleko hernaniarra Barbu golegilearen ordez aldatu behar izan zuen teknikari azpeitiarrak; Nacho Sanchez, aldiz, astea algodoien artean igaro ondoren, hasierako hamaikakoan kokatu eta 75 minutu jokatu zituen. Bada, badirudi, aste honetan eragozpen fisikoak bueltatu zaizkiola. Biak ala biak taldearekin batera Madrilera bidaiatuko duten jakiteko, azken unera arte itxaron beharko dugu. 

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”
Futbola

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”

Aitor Zulaikak Bilbao Athleticek proposatu dezakeen “joan-etorriko neurketa” ekidin nahi du Real Unionek bolada bikainean jarrai dezan.

Sailkapenaren...

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI
Futbola

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI

(Argazkia: Gio Batista)

Garaipen handia erdietsi du Real Unionek La Planilla futbol zelaian, birritan aurreratu den Calahaorra 2-4...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK
Futbola

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK

Ezagutu itzazu Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek asteburuan eskuratutako emaitzak.

Asteburuko albiste pozgarriena Emakumezkoen Ohorezko...

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI
Futbola

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI

(Argazkia: Gio Batista)

Arnasa hartu du gaur Real Unionek Deportivo on baten aurka. Jokoa galiziarrek jarri dute, baita abaguneak...

BOLADA TXARRAK DIRAU
Futbola

BOLADA TXARRAK DIRAU

Seigarren minutuan penaltiz sartu du gola Rayo Majadahondak eta Real Unionek erreskan jasotzen duen laugarren porrota behartu du.

Lehen bi partiduak...

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK
Futbola

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK

“Erronka” hitza erabili du Zulaikak Rayo Majadahondaren neurketa deskribatzeko. Real Unionek talde madrildarraren aurka bolada txarrarekin bukatu nahi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika