REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA
Futbola

REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA

Talde txuri-beltza 1-2 mendean hartu du Tarazona eta matematikoki datorren urtean 1. Federazio mailan aritzeko txartela eskuratu du. 

Tarazonako zaleak Real Unionen neurketa handi baten testigu izan dira. Osasuna Promesasek Getxoko Arenasen aurka galdu duenez, 20 minutu 1.Federazioko talde gisa jokatu du talde irundarrak. Aitor Zulaikaren taldea nagusi izan da neurketan eta nahiz eta partidua gol bateko aldearekin bukatu den, talde irundarrak denboraldi osoan eginiko lanaren saria jaso du: Datorren urtean brontzezko mailan jarraituko du Real Unionek. Denboraldi hasieran inork gutxik espero zuena, egunerokotasuneko lanean oinarrituta, helburua gauzarazi du Real Unionek.

Hasi eta gola. 

Ebroren aurkako azkeneko neurketari alderatuta, aldaketa bakarra egin du Aitor Zulaikak hamaikakoan. Defentsako hesiaren eskuin hegalean, Gexan Elosegi gaztearen ordez, Mikel Azkoiti kapitaina aritu da hasieratik. Neurketa hasiera gozoa izan du Real Unionek, hirugarren minutuan Zourdinen bolea kornerrera desbideratu du Cacharron atezainak, eta korner horretatik, Real Union aurretik jarri da markagailuan. Erdiraketa ez da ona izan, bigarren zutoinean Zourdini erori zaio baloia, honek erdiratu du eta bakarrik aurkitzen zen Ekhi Senarrek buruz bidali du baloia sareetara. Zailena eginda zuen Real Unionek, baloiaren jabetza lortu eta lehen gola egitea.

Hurrengo 10 minutuetan, aldiz, Tarazonak aurrera egin du eta abagune berean, birritan berdinketaren gola egin izan zezaketen. Jon Irazustabarrena, beste behin, heroiaren kapa jantzi du eta Leo Ramirezek erreskan eginiko jaurtiketak geratu ditu. Hirugarren saiakera bat egin du etxeko taldeak, baina David Ballarinek area kanpotik eginiko jaurtiketa ez da Real Unionen ateko hiru zutabeetara hurreratu.

Tarazonaren beroaldiaren ostean, Real Unionek berreskuratu du baloiaren jabetza. Markagailua alde zuelarik, Aitor Zulaikaren taldeak jokaldiak gehiago landu ditu eta Tarazonaren areara hurbilduz joan da. 20 minuturen buruan, bi aukera soilik izan ditu Real Unionek eta bietan protagonista bera nabarmendu da: Zourdine Thior. Lehen zatiko erdialdean, Real Unionek maisutasun osoz baloia atzetik atera du eta honen erdiraketa ezin izan du Sergio Llamasek baloia sarera bidali. Thior bere horretan jarraitu du eta 40.minutuan eskubiz eginiko jaurtiketa langa gainetik igaro da. Real Unionen jokalari onena izan da oriotarra, arrisku handia sortu du ezker hegaletik.

Lehen zatiaren jarraipena. 

Zourdine Thior norgehiagokako protagonista izaten jarraitu nahi izan du eta aldageletatik itzulitako lehen jokaladian, Real Unionen bigarren gola gauzatu du. Baloia zelai erdian hartu, zuzenean Tarazonaren arearantz aurrera egin du eta bigarren zutoinera jaurtitako baloia Cacharron atezaina gainditu du.

Zourdinen golak Real Unionen konfiantza areagotu du. Tarazonak ez du arrisku egiteko aukerarik aurkitu, Real Unionek neurketa kontrolpean zuen. Mario Capelete eta Borja Viguera saiatu dira talde irundarraren abantaila handitzen, baina bi jokalarien jaurtiketek ez dute atea ikusi.

70.minutua beteta, Osasuna Promesasen eta Getxoko Arenasen neurketa 1-2koarekin bukatu da eta matematikoki Real Union 1.Federazio mailako taldea bilakatu da. Dena den, arerioa errespetatuz, Aitor Zulaikarenek lanean jarraitu dute neurketa amaiera arte. Hirugarren golaren bila, Donoso, Elizondo, Madrazo, Galan eta Temenuzkhov zelairatu ditu teknikari azpeitiarrak, baina ezer gutxi egin ahal izan dute.

Real Unionek neurketa inoiz baino kontrolpean zuela zirudienean, 82.minutuan eta falta baten bitartez, iritsi da Tarazonaren gola. Iñaki eskuin hegaletik falta erdiratu du eta arean bakarrik zegoen Casi aurrelariak 2-1ekoa jarri du markagailuan.

Real Unionek garaipen batekin bete nahi zuen helburua eta hala lortu du. Azken minutuetan, Tarazonak gora egin du berdinketaren bila, urduritasuna areagotu da, baina talde irundarraren hesia eta zelai-erdia, denboraldi osoan zehar egin duten bezala, bikain aritu dira 1-2koa mantendu eta neurketa eroso bukatzeko. Talde irundarrak bigarren fasea neurketa bakar bate ere galdu gabe jarraitzen du.

Gauzak horrela, Real Unionek denboraldi osoan zehar eginiko denboraldiak saria jaso du eta sasoi hasieran inork gutxik espero zuten lortu du: Real Union datorren denboraldian 1. Federazio mailan arituko da.

 

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK
Futbola

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailan zein Gizonezkoen Erregionaleko 1.mailan, Mariño da Behe Bidasoa eskualdeko hobe kokaturik dagoen...

GARAIKURRIK GABEKO AMETSA
Futbola

GARAIKURRIK GABEKO AMETSA

Londreseko euripean, futbolaren antzezlekua den Wembley zelaian ordu laurden minutu jokatzeko ohorea izan du Odei Martin irundarrak. 

Odei Martinek...

REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA
Futbola

REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA

Talde txuri-beltza 1-2 mendean hartu du Tarazona eta matematikoki datorren urtean 1. Federazio mailan aritzeko txartela eskuratu du. 

Tarazonako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika