Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
31 Urr, 2023
Talde irundarrak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen Oiartzuni 0-1 irabazita
Oiartzun KE: Muguruza; Bravo, Mitxelena, Fernández, Pérez (García, 85. min.); Pagola, Echave, Cortajarena, Lapazaran (Sein, 64. min.); Estefano (Vargas, 64. min.); Noble (Romero, 80. min.).
Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arrikarte, Gordo, Sarr, Tellechea (Poirier, 63. min.); Mikel Rodríguez (Del Puerto, 63. min.), Letamendia (Ortiz, 30. min.), Martínez-Barranco, Corvo, Dolado (Herrero, 80. min.); Palenzuela (Ugartemendia, 82. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Ortiz (73. min.).
Epailea: Eneko Zamarrón Royuela. Txartel horia atera die Lapazari (21. min.) eta Garcíari (89. min.) Oiartzun KE taldean eta Ortizi (69. min.), Sarri (78. Min.), Herrerori (88. min.), Odeo Rodríguezi (89. min.) eta Ugartemendiari (89. min.) Real Unión Roca taldean. Gordo kanporatu du (80. min.) Real Unión Roca taldean. Gainera Xuban Zabalo Real Unión Roca taldeko prestatzaile fisikoari txartel horia (90. min.) atera dio eta Aníbal Martínez bigarren entrenatzaileari txartel gorria (90. min.).
Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 8. jardunaldia. Karla Lekuona. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera, Oiartzuni 0-1 irabazi ondotik. Denboraldiko bigarren garaipena jarraian eskuratu zuen Carlos Garciaren taldeak, partiduaren azken zatian sartutako gol bakarrari esker.
Golik gabeko lehen zati bat jokatu ondotik, bigarren zatiko azken minutuetan ailegatu zen Real Union Rocaren gola. Hain zuzen ere, 73. minutuan, Ortizek aitzindu zuen bere taldea markagailuan eta behin-betiko garaipena ere lortu zuen horrela. Irundarrek zortzi puntu dituzte guztira sailkapenean orain eta hamahirugarren postuan kokatu dira.
Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko dute Carlos Garciaren mutilek, azaroaren lehenean, asteazkenean. Orduan, 12:30ean, Elgoibar jasoko dute Galeko anexoan.
Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...