Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
27 Ots, 2024
Deusto FC taldearen kontra 0-3 galdu zuen Galeko anexoan
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Cabo, Gordo (Pinillos, 68. min.), Dolado; Delpuerto (Sánchez, 56. min.), Tellechea (Herrero, 56. min.), Corvo (Capelete, 56. min.), Martínez-Barranco, Ander Fernández (Poirier, 56. min.); Ortiz.
Deusto FC: Gorriño; Martín, Jon García, Mendive, Ochoa (Resurrección, 81. min.); Echeberria (Arrizabalaga, 73. min.), Telleria, Iraeta (Olaizola, 83. min.), Elizondo (Alberto García, 61. min.), Bergez; Ibaceta (Omar García, 76. min.).
Emaitza (0-3): 0-1, Ibaceta (20. min.); 0-2, Iraeta (38. min.); 0-3, Bergez (48. min.).
Epailea: Álvaro de la Iglesia Gutiérrez. Txartel horia atera die Gordori (39. min.), Martínez-Barrancori (78. min.) eta Herrerori (81. min.) Real Unión Roca taldean eta Bergezi (55. min.), Ochoari (76. min.) eta Jon Garcíari (87. min.) Deusto FC taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 23. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak porrot gogorra jaso zuen pasa den asteburuan etxean, Galeko anexoan. Deusto FC taldea izan zuen aitzinean eta 0-3ko markagailuarekin galdu zuen donostiarren kontra. Talde txuribeltzak ezin izan zion honi aurre egin eta puntuek etxetik ihes egin zieten.
Deustoren lehen gola 20. minutuan ailegatu zen Ibacetaren eskutik. Atsedenaldira bidean gainera, tartea gehiago handitzeko aukera aprobetxatu zuen taldeak eta Iraetak donostiarren bigarrena eskuratu zuen. Bigarren zatian berriz, hasi eta berehala, hirugarren eta azken gola sartu zuen Bergezek (48. minutuan), eta horrela, 0-3ko emaitza jarri zuen behin betiko.
Talde txuribeltzak ezin izan zuen deus ere egin eta punturik batu gabe gelditu zen. Honen ondotik, sailkapeneko zazpigarren postuan kokatu da Real Union Roca, 33 punturekin eta egoera horretan eginen dio aurre Eibar B taldeari heldu den asteburuan.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...