Marino de Luancoren kontrako kanporaketa 2-1eko markagailuarekin galdu zuten txuribeltzek
Real Union RFEF Kopatik kanpo gelditu da, final-hamaseirenetako...
11 Ira, 2023
Zumaiako FT-ren kontra 0-3 galdu zuten Galeko anexoan
Real Union Roca: Odei Rodriguez; Arteaga, Gordo, Martinez-Barranco, Arrikarte; Mikel Rodriguez (Fernandez, 60. min.), Letamendia (Ortiz, 71. min.), Ugartemendia (Corvo, 46. min.), Herrero (Buron, 60. min.), Tellechea (Sanchez, 46. min.); Palenzuela.
Zumaiako FT: Gutierrez; Uranga, Igor Osa (Jimenez, 65. min.), Jakes Osa (Perez, 84. min.), Aristi; Bereziartua, Etxabe (Arruti, 69. min.), Eizaguirre (Vazquez, 83. min.), Yeregui, Azkue; Muguruza (Bordagarai, 69. min.).
Emaitza (0-3): 0-1, Eizaguirre (14. min.); 0-2, Muguruza (29. min.); 0-3, Eizaguirre (50. min.).
Epailea: Santiago Cuyami Gaiztarro. Epaileak Tellechea (min. 10), Gordo (min. 29), Letamendia (min. 59), Sanchez (min. 69) eta Arrikarte (min. 90) ohartarazi zituen Real Union Rocan eta Igor Osa (min. 43) eta Azkue (min. 53) Zumaiako FT-n. Gainera, Zumaiako FT-ko Bereziartua kaleratu zuen bi ohartarazpenekin (min. 74 y min. 81).
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 1. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak 2023/24ko denboraldiari hasiera eman zion pasa den larunbat goizean Galeko anexoan. Zumaiako FT jaso zuen orduan eta ezin izan zuen punturik batu lehen jardunaldi horretan, aurkariak 0-3ko markagailuarekin irabazi baitzuen.
Lehen zatiko hamalaugarren minutuan aitzindu zen Zumaiako, Eizaguirrek sartutako gol batekin. 0-2ko emaitza ere atsedenaldiaren aurretik ailegatu zen. Orduan, Muguruzak sartu zuen bigarren gol hau. Bigarren zatian, Zumaiakoren nagusitasunak segida izan zuen, eta 50. minutuan hirugarren eta azken gola sartu zuen berriz ere Eizaguirrek, behin-betiko 0-3ko emaitza ezarriz.
Talde irundarra punturik batu gabe gelditu zen lehen jardunaldi honetan eta hurrengoan saiatu beharko da garaipena eskuratzen, Zarautz Karen kontrako neurketan.
(Argazkia: Barbara Duarte)
Marino de Luancoren kontrako kanporaketa 2-1eko markagailuarekin galdu zuten txuribeltzek
Real Union RFEF Kopatik kanpo gelditu da, final-hamaseirenetako...
Lehiaketa solidario hau irailaren 30ean, larunbata, jokatuko da Taxoaren
Real Uniongo Beteranoek larunbat honetan, irailaren 30ean, FEAFV-Iparraldeko Zona...
Neurketaren azken minutuetan etxeko taldea puntu bat salbatzeko gai izan zen
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga, Gordo, Elizetxea, Arrikarte...
Talde txuribeltza partiduari buelta emateko gai izan zen eta hirugarren garaipena segidan lortu zuen
Real Unionek hirugarren garaipena segidan lortu zuen...
Hiru partidu segidan irabazi ondotik, Real Union Galera bueltatuko da igandean (12:00) Teruelen kontrako partidua jokatzeko
Real Unionek...