REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu zuen atzo Stadium Galen. Alex Cerdák sartutako golari esker, 1-0eko markagailuarekin, hiru puntuak poltsikoratu zituen talde txuribeltzak, Fran Justo entrenatzaileak gidatu zuen lehen partiduan.

Neurketa hasi eta hamar minutura aukera bana izan zuten bi taldeek. Lehena Real Unionena izan zen, Benitoren errematearekin. Gola ez ze ailegatu orduan eta Cornellak ongi erantzun zuen, aurkaria ezustean harrapatuta. Armandok zuzenean jaurtitako falta bat egin zuen, eta baloiak zutoinean jo zuen etxekoen defentsaren erreakzioa baino lehen. Partiduak aitzinera egin zuen eta 20. minutuan, bi abagune garbi izan zituen berriz ere Justoren taldeak. Benito saiatu zen lehenbizi, ezkerrarekin egindako erremate batekin, kornerrera bidali zuena. Kornern horretan bertan, Benitok berriz ere errematea egin zuen, baina atezainaren eskuetan erori zen baloia. Josecak ere bere aukera izan zuen 27. minutuan, baina jaurtiketa desbideratu zen. Clau Mendesek ere markagailua kataluniarren alde jartzeko abagunea sortu zuen buruz egindako erremate batekin, baino ez zuen arrakastarik izan. Atsedenaldia baino lehen eduki zuten etxekoek aukerarik garbiena. Baloia hegaletik atera, Luna eskuin hegaletik sartu eta bere erdiraketa buruz errematatu zuen Vidorretak, eskoratuegi joan zen.

Bigarren zatian golaren bila segitu zuen Real Unionek. Josecak izan zuen aitzina hartzeko aukera bere hanketan, baina kornerrera joan zen baloia bisitarien defentsan jo ondotik. Azkenik, 64. minutuan, ailegatu zen garaipenaren gola. Alex Cerdák bere jokaldi pertsonal batean, Miño gainditu eta ezkerrarekin jaurti zuen baloia atera, baita sartu ere. Horrela, 1-0ekoarekin mantendu zuten markagailua eta garaipena ere etxean gelditu zen, aspaldiko partez.

Real Unionek, garaipen honen ondotik, Sestao River bisitatuko du heldu den larunbatean, apirilaren 13an, 20:00etan. 

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika