Real Unionek Cornellà bisitatu beharko du igande honetan, arratsaldeko 19:00etan
Real Unionek Cornellà taldearearen kontra jokatuko du asteburu...
15 Mar, 2023
Hemendik aitzinera, Iñaki Goikoetxeak gidatuko du lehen taldea
Real Unionek David Movilla lehen taldeko entrenatzailea kaleratu du. Azken aldian jasotako emaitza txarrak izan dira horretarako arrazoi nagusia. Hiru neurketa jarraian galdu ondotik, talde txuribeltza jeitsiera postuetan dago, denboraldi hasierako helburuetatik urrun. Azken hamaika neurketetan beraz, Iñaki Goikoetxeak gidatuko du taldea bigarren aldiz.
Atzo arratsean hartu zuen Real Unionek David Movilla kaleratzeko erabakia. Azken aldian, giro desatsegina bizi zen Stadium Galen, zentzu handi batean, lehen taldea jasotzen ari zen emaitza txarrengatik. Logroñes (1-0), Sabadell (0-1) eta Osasuna Promesas (4-2) taldeen kontra galdu ondotik, txuribeltzak jeitsiera postuetan kokatuta daude, begiz jota zuten helburutik urrun.
Denboraldia gaizki hasi zuten dagoeneko, baja aunitzekin, eta arazo horrek jarraipena izan du hilabeteotan zehar. Movillak ezin izan dio arazoari irtenbiderik eman eta, orain, hortan arituko da bere ordez Iñaki Goikoetxea, klubeko hausnartzailea izan dena. Bigarren aldia da Goikoetxearentzat taldea agintzen. Pasa den abenduan, Aitor Zulaika kanporatu zutenean ere, bera izan baitzen taldearen gidaritza hartu zuena.
Hemendik denboraldia bukatu bitarte, hamaika partidu izanen ditu Real Unionek egoera larri honi buelta emateko, eta denak “final baten gisakoak” izanen direla, adierazi zuen Goikoetxeak berak pasa den asteburuan. Momentu honetan, puntu bakarrera du talde txuribeltzak salbazioa, baina aurkariek ez dizkiote gauzak erraztuko. Sabadell dago bere aitzinetik, baina UD Logroñes taldearen kontrako neurketaren bigarren zatia dute oraindik jokatzeke.
Maila mantentzen saiatzeko Goikoetxearen taldeak gainditu beharreko lehen erronka Barçaren kontrako neurketa izanen da. Stadium Galen ospatuko da bi talde hauen arteko partidua, larunbat honetan (martxoaren 18an), 19:00etan. Honi aurre egiteko, lan borobila egin beharko dute txuribeltzek, baita prestaketa ona ere, dagoeneko Iñaki Goikoetxeak gaur goizean hasi duena.
Real Unionek Cornellà bisitatu beharko du igande honetan, arratsaldeko 19:00etan
Real Unionek Cornellà taldearearen kontra jokatuko du asteburu...
Barça Athètic-eko Ayrton-ek garaipena eman zion taldeari neurketaren 90. minutuan
Real Unionek azken minutuan galdu zuen Barça Atlètic-en kontrako...
Universidad de Deusto bigarren sailkatuaren aitzinean, 3-1eko markagailuarekin irabazi zuen talde irundarrak
Real Union Roca: Iza; Cabo (Abad, 70....
Entrenatzaile berriarekin ekinen dio bihar Real Unionek Barçaren kontrako partiduari
Real Unionek bihar jasoko du Barça B Stadium Galen,...
Azken denboraldian Txileko Club de Deportes La Serena taldean aritu da aurrelari argentinarra
Real Unionek Federico Andrada aurrelari argentinarra fitxatu...
Hemendik aitzinera, Iñaki Goikoetxeak gidatuko du lehen taldea
Real Unionek David Movilla lehen taldeko entrenatzailea kaleratu du. Azken aldian...