Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
28 Api, 2024
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu zuen atzo arratsaldean Taxoaren Osasuna Promesas taldearen kontra. Neurketa gehiena bat gehiagorekin jokatu bazuten ere, txuribeltzek ezin izan zioten nafarrei aurre egin eta ezin izan zuten Svenssonek sartutako bi golak berdindu. Benitok gol bat sartu zuen, baina ez zen nahikoa izan puntu bat eskuratzeko.
Lehen zatiko 23. minutuan ailegatu zen partiduaren norabidea markatu ahal izan zuen jokaldi. Osasuna Promesak gibelera bidali zuen baloia, baina haizeak motzean utzi zuen jaurtiketa eta Valenciak Cerdá bota zuen area aitzinean. Epaileak, mugimendu honengatik, nafar taldeko atezainari txartel gorria atera zion eta etxekoak bat guttiagorekin gelditu ziren. Atsedenaldira bidean, zenbait aukera izan zituen bi taldeetan markagailuan aurre hartzeko, baina ezerezean gelditu ziren.
Bigarren zatia hasi eta hamabi minutura, aitzindu ziren nafarrak. Svenssonsek, 57. minutuan, sartu zuen gola ezker hankarekin egindako jaurtiketa Irazustaren gainetik pasatutakoan. Jasotako kolpeari buelta eman baino lehen, Real Unionek bigarren gola jaso zuen jokalari beraren aldetik. Talde txuribeltzak segidan erantzun zuen eta, 63. minutuan, Benitok sartu zuen irundarren lehen gola. Azken ordu erdian, bertze hiru aukera izan zituen talde bisitariak neurketa berdintzeko, baina ezin izan zituzten errematatu. Horrela, 2-1eko markagailuarekin, hiru puntuak Iruñean gelditu ziren.
Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko du Real Unionek, CyD Leonesaren kontra. Larunbatean izanen da, maiatzaren 4an, 19:00etan. Egun hori aprobetxatuko dute 1924ko Errege Koparen mendeurrena ospatzeko.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko
Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...