REAL UNIONEK HIRU PUNTU BATU ZITUEN LEZAMAN
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTU BATU ZITUEN LEZAMAN

Nacho Sanchezek errematatutako gol bati esker, txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Bilbao Athletic B-ren kontra

Real Unionek hiru puntu gehiago batu ditu sailkapenean, atzo Bilbao Athletic B taldea Lezaman garaitu ostean. Etxekoek gidatu zuten neurketako 90 minutuetan, baina Alain Oyarzunek jaurti eta Nacho Sanchezek errematatu zuen baloi bati esker, 0-1ekoa ezarri zuen David Movillaren taldeak eta beraz, garaipenarekin itzuli zen etxera.

Partiduaren zortzigarren minutuan izan zuen Bilbao Athletic-ek lehen aukera. Hala ere, Real Union ez zen kikildu eta bi minutu beranduago etorri zen bere erantzuna. Bi taldeek ere ezin izan zuten markagailuan aurreratu lehen minutu horietan, baina 0-1ekoa ezartzeko zorian egon zen talde txuribeltza lehen ordu laurdenean. Hain zuzen ere, Ivan Perezek gola sartu zuen, baina epaileak jokoz kanpoko jokaldia izan zela ebatzi zuen, beraz eskuratutako puntua baliogabetzea erabaki zuen. 33. minutuan, gainera, Jon Ander area barruan lurrera botatzeagatik, talde txuribeltzak penaltia eskatu zuen, baina epaileak ez zuen honen aurrean erantzun. Are gehiago, minutu bat beranduago, txartel gorria atera zion Montorori talde aurkariko erasotzaile bat jotzeagatik.

Markagailua hutsean eta jokalari bat gutxiagorekin hasi zuen Real Unionek jardunaldiko bigarren zatia. Orduan ere etxeko taldea izan zen nagusi, baina kontraerasoan argi ibili ziren David Movillaren mutilak. 77. minutuan, Seguinek izan zuen gola sartzeko aukera, baina ez zuen asmatu. 79. minutuan, ordea, partida erabakiko zuen jokaldia iritsi zen. Alain Oyarzunek baloia luze jaurti eta Nacho Sanchezek Ispizuaren aitzinean asmatzeko aukera izan zuen. Horrela, 0-1ekoa ezarriz, Real Unionek garaipena eskuratu zuen eta hiru puntu garrantzitsu batu zituen sailkapenera.

(Argazkia: Athletic Club)

BERTZE HIRU PUNTU REAL UNION ROCARENTZAT
Futbola

BERTZE HIRU PUNTU REAL UNION ROCARENTZAT

Tolosari 2-0 irabazita, Carlos Garciaren mutilak sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu dira

Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arteaga, Cabo,...

REAL UNION ESKU HUTSIK BUELTATU ZEN LEONDIK
Futbola

REAL UNION ESKU HUTSIK BUELTATU ZEN LEONDIK

2-0eko markagailuarekin galdu zuen talde txuribeltzak Cultural y Deportiva Leonesa

Real Unionek ez zituen punturik batu asteburuan Cultural y Deportiva...

FRAN JUSTO: “PARTIDU IA PERFEKTU BAT EGIN BEHARKO DUGU BIHAR”
Futbola

FRAN JUSTO: “PARTIDU IA PERFEKTU BAT EGIN BEHARKO DUGU BIHAR”

Real Unionek Cultural y Deportiva Leonesa bisitatuko du, abenduaren 2an, 20:00etan

Sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea bisitatuko du bihar,...

REAL UNIONEK ASTON VILLAREKIN SINATU DU LANKIDETZA HITZARMENA
Futbola

REAL UNIONEK ASTON VILLAREKIN SINATU DU LANKIDETZA HITZARMENA

V Sport sare globalarekin bat egin du klub txuribeltzak, bere jokalari gazteen garapena hobetzeko asmoz

Real Unionek Aston Villarekin lankidetza hitzarmen...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK IRABAZI ZITUEN ALTAMIRAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK IRABAZI ZITUEN ALTAMIRAN

Mikel Rodriguezek sartutako golak garaipena eman zion talde irundarrari Ordiziaren kontra

Ordizia KE: Arizmendi; Haritz Galparsoro, Ander Galparsoro...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika