REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU
Futbola

REAL UNIONEK HURRENGO DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU

Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin

Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak aurkeztu zituen atzo, ekainaren 6an, Hondarribiako Hotel Rio Bidasoan egindako ekitaldian. Bertan, jantziak erakusteaz gain, Adidas markarekin lan eginen duela jakinarazi zuen. Futbol Emotion taldeak diseinatutako lehen ekipazioa txuribeltza izanen da, marraduna, eta bigarrena berriz, Aston Villari keinua egiten diona.

Real Unionek hurrengo denboraldian erabiliko dituen bi ekipazioak aurkeztu zituen atzo Hondarribiako Hotel Rio Bidasoan. Lehen jantzia marraduna izanen da, txuribeltza, 1918ko Kopa irabazi zuten taldeak erabiltzen zuen antzekoa. Honekin klubaren historiari men egin nahi izan diote. Galtzak beltza izanen dira eta ukitu doratuak ere izanen ditu, ezkutuari aitortza eginez.

Bigarren ekipazioa berriz, Aston Villa FCri keinu eginen diona da. Kamiseta granate kolorekoa izanen da, mauka urdinekin eta galtza xuri eta galtzerdi urdinekin ere. Honekin taldeak aurten Aston Villarekin sinatu duen akordioari erreferentzia egin nahi izan dio, eta etorkizun bati begira, elkarrekin lan egiteko nahiari ere.

Bi jantziak Futbol Emotionek diseinatu eta egin ditu, eta hemendik guttira salgai jarriko dute. Horrez gain, Adidas markarekin lan eginen dutela ere jakinarazi zuen klubak. Ez soilik 24/25 denboraldia, baizik eta 25/26an ere. Real Unionek Adidas marka jantziko du, talde alemaniarrarekin sinatutako akordioaren ondorioz. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika