REAL UNIONEK RAYO MAJADAHONDA JASOKO DU IGANDEAN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK RAYO MAJADAHONDA JASOKO DU IGANDEAN GALEN

Aitor Zulaikaren iritziz bi talde hauen arteko neurketak final baten itxura izango du 

Real Unionek igande honetan Rayo Majadahonda taldea jasoko du Stadium Galen, denboraldiko 34. jardunaldia jokatzeko asmoz. Bi taldeek ere azken emaitzengatik eta urte guztian zehar izan duten ibilbideagatik, egoera antzekoan aterako dira zelaira elkarren aurka aritzeko. Horregatik eta Aitor Zulaikak berak aipatu duen moduan, play-offetan sartzeko aukera irabazi nahi dute bi taldeek eta horren bila joango dira igandean. Eguerdiko 12etan ospatuko da norgehiagoka eta parekatua izango dela aurreikusten da.

Rayo Majadahonda, azken lau partiduak galdu ondoren, Irunera etorriko da asteburu honetan. Sailkapeneko zortzigarren postuan dago kokatuta 50 punturekin, Real Union baino bi gehiagorekin. Hala ere, Zulaikak jakinarazi duenez, “beraiek Extremaduraren aurkako puntuak jaso dituzte dagoeneko eta guk ez”. Beraz, oraindik berdinduagoak daude bi taldeak. Gainera, azken aldian izan dituzten emaitzak eta denboraldian zehar izan duten ibilbidea kontuan hartuta, “egoera antzekoan iristen gara biak”, esan du txuribeltzen entrenatzaileak.

Azpeitiarrak lehen itzuliko partidua “oso urrun ikusten” duela onartu du. Orduan, 1-0eko markagailuarekin galdu zuen Irungo taldeak, neurketaren lehen minutuetan penaltiz jaso zuen gol baten ondorioz. “Penaltiz sartu ziguten gola hasieran eta bigarren zati on bat egin arren eta baloiaren jabetza izan arren, ez ginen gai izan beraiei benetan hozka egiteko”, gogoratu du Zulaikak. Partidu honen ondoren, aurkaria “goiko postuetan jardunaldi asko egon den taldea izan da, baina orain ez daude beraien momentu onenean emaitzei dagokionez”, azaldu du prestatzaileak. Horregatik, bi taldeek ere joko antzekoa izango dutela aurreikusten da: “Gauza berera jokatuko dugu igandean”.

Denboraldia amaitzeko bost jardunaldiren faltan, “akatsak zuzentzeko gero eta aukera gutxiago” dagoela aitortu du Zulaikak eta horregatik beragatik, “bai beraientzat eta bai guretzat, final baten moduan kalifikatuko dute batzuk neurketa hau. Beste batzuk garaipena ezinbestekoa dela esango dute. Edozein modutan esanda ere, nik uste dut horrela dela igandean Galen jokatuko duguna. Ez badugu irabazten, play-offa badoa”.

Hau guztia dela eta, esan daiteke Real Unionek norgehiagoka garrantzitsua duela aurretik, eta horretarako, talde ia guztia dago osasunean iganderako. Aitor Zulaikak jakitera eman duenez, Ekhi Senar eta Pradera dira deialditik kanpo geldituko diren jokalari bakarrak. Lehendabizikoa zigortuta dagoelako, eta bigarrenak lesio batek gelditzera behartu duelako. 

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA
Futbola

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA

Klub txuribeltzeko harrobiak Irungo Udalak Kolon Pasealekuan antolatzen duen Igandero programan parte hartuko du

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO
Futbola

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO

Talde txuribeltzak 3-1eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena Talaveraren kontra

Real Unionek, pasa den...

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI
Futbola

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI

Real Uniongo bigarren taldeak 2-0 irabazi zuen Mutrikuren kontra, baina ezin izan dio Ohorezko Errejional Mailari eutsi

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN

Neurketa bihar izango da, larunbata, arratsaldeko 19:00etan

Real Unionek bihar Talavera jaso beharko du Stadium...

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA
Futbola

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA

Amaikak Bat-en kontra 1-0 galdu ondoren, talde txuribeltza besteen zain egon beharko da bere burua libratzeko

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA

Aukera askorik gabeko neurketa baten ondoren DUX taldeak irabazi zuen, Real Unioni play-offa jokatzeko aukera zailduz

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika