REAL UNIONEN KAPITAL-ZABALKUNTZA ABIAN DA
Futbola

REAL UNIONEN KAPITAL-ZABALKUNTZA ABIAN DA

(Argazkia: Real Union)

Uztailaren 21eko ez-ohiko Batzar Orokorrean adostu bezala, talde txuri-beltzaren kapital-gehikuntzaren prozesua abian da eta guztira 120.000 akzio berri aterako dira, indarrean dauden bete-behar berdinekin, 10 euroren prezioan.

Gaurko egunean, Real Unionek ohar bidez jakinarazi du uztailaren 21an ospatutako ez-ohiko Batzar Orokorrean adostutako 1,2 milioi euroko kapital-zabalkuntza jada abian dela. Orotara, 120.000 akzio berri aterako dira salmentara, aurretik zuten eskubide eta bete-behear berdinak dituztenak; hau da, 10 euroko prezioan.

Akzio berrien harpidetza izateko lehentasuna jada akziodunak direnek izango dute. Real Unionen oharra dioen arabera, “Hiru akzioekiko beste bi akzio berri izenpetu ahalko dituzte eta harpidetzarako lehentasun hau irailaren 13a arte luzatuko da hasierako epe batean”. Prozesu horri dagokionez, talde txuri-beltzak argitu du “epe horreetan bere eskubidea gauzatzen duten akzionistek, harpidetzerako momentuan, BBVAko IBAN ES71 0182 3160 1902 0163 0723 kontu korrontean akzioen prezioaren %50a ordaindu beharko dute. Gainerakoa bi epetan ordaindu beharko da: %25a Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta urte batera, eta falta den %25a iragarkia argitaratu eta bi urtera”.

Ez da osatu gabeko gehikuntza aurreikusten. 

Lehen epe hori igaro ondotik, aurreikusitako kapital-zabalkuntza lortuko ez balitz, bigarren epe bat irekiko litzateke parte hartu duten akzionistek, hamabost eguneko epean, hasiera batean ez harpidetutako akzioak eskuratzeko aukera izan dezaten. Argitze harira, “akzio berriak eskuratzeko akzionistak egotekotan, sozietatean dituzten proportzioan esleituko liratekeela” adierazi du klubak.

Hirugarren epe bat ere izango da. Administrazio Kontseiluak libre geratu diren akzioak nola esleitu eta ordaintzeko erabakitzeko ahalmena izango du. Dena den, klubetik iragarri dutenez, “kapital-gehikuntza osatugabe gelditzea ez da espero, Emery familia ez harpidetutako kapitalarekin egiteko asmoa duela jakinarazi duelako”. 

C.D. BADAJOZ, LEHEN ALDIZ STADIUM GALEN
Futbola

C.D. BADAJOZ, LEHEN ALDIZ STADIUM GALEN

C.D. Badajoz Extremadurako lehen taldea izango da Stadium Galeko soropilean jokatzen. Gaurko prentsaurrekoan, Aitor Zulaikak “talde eta probintzia handi bati,...

‘ETXEAN’ LEHEN GARAIPENA
Futbola

‘ETXEAN’ LEHEN GARAIPENA

Real Unionen harrobiko taldeak 3-1 mendean hartu zuen Aloñamendi, Ugalde-Ventasko soropilean.

Nahiz eta markagailuak kontrakoa adierazi, Real Union B-ren...

DUBASIN NAHIKOA IZAN DA REAL UNION GARAITZEKO
Futbola

DUBASIN NAHIKOA IZAN DA REAL UNION GARAITZEKO

UD Logroñesi lehen zati txukuna egitea balio izan zaio Real Union 1-0 garaitzeko. 

Min hartutako eta zigortutako jokalariak behartuta, Vivancos,...

UD LOGROÑES, HELDUA ETA LANDUA
Futbola

UD LOGROÑES, HELDUA ETA LANDUA

Ligako aurkari zailenetako baten zelaian jokatuko du Real Unionek, UD Logroñesen aurka eta Las Gaunas zelai klasikoan. Aitor Zulaikak “une bakoitzean nola jokatu...

DENBORALDIA HASTEKO, BERDINKETA
Futbola

DENBORALDIA HASTEKO, BERDINKETA

Real Unionen harrobiko taldeak 1-1 berdindu zuen Zubipen, Hernaniren kontra.

“Baliotsua” den berdinketa eskuratu zuen asteburuan Real Unionen...

GAL BERRITZEAZ GAIN, BABESLE
Futbola

GAL BERRITZEAZ GAIN, BABESLE

Molcaworld, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa valentziarra Real Unionen babesle berria bilakatu da.

Real Unionek eta Molcaworld...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika