ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean Sevillan. Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistek bertan egin zuten denboraldi honetako debuta estatu mailan, eta gogoz eta ilusioz joan ziren bertara. Horrez gain, emaitza onak ere bildu zituzten, azpimarragarriena Roberto Rivasek lortutako brontzezko domina.

Roberto Rivas beteranoen mailan aritu zen lehian (40-44 urte) eta hirugarren postuan sailkatu zen, brontzezko domina eskuratuz. Honez gain, Carla Corral, 23 urtez azpiko mailan, laugarren postuan sailkatu zen, Uxue Arsuaga zazpigarrenean eta Nerea Garcia hamabostgarrenean. Malen Juaristik ere lan ona egin zuen, senior mailako zazpigarren postua eskurtuz eta Beñar Arsuaga ere hamaseigarren izan zen.

Santiagotarrak taldeak lan ona egin zuen lehiaketan, bertze behin, guztira Sevillara 16 palistekin joanda. Erreferentziazko klub moduan agertu da berriz ere Irungo kluba estatu mailan, eta hamalaugarren postua eskuratu zuen taldekako sailkapen orokorrean, bertze ehun klub baino gehiagoren artean.

Espainiako Txapelketaren ondotik, Euskadikoaren txanda izanen da ur lasaietako saileko piraguistentzat. Oraingoan etxean lehiatuko dira, Irunen, igande honetan (martxoaren 17an).

Ur bizietako saila

Ur bizietako saileko kirolariak ere lehian izan zen pasa den asteburuan. La Seu D´Urgellen izan ziren Santiagotarrakeko 13 piraguista Copa Pirineus jokatzen. Asteburu honetan berriz, 13 horiek Copa Pirineus jokatzen segituko dute, oraingo honetan bertze eskenatoki batean, Pauen izanen baitira, martxoaren 16an eta 17an. 

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...

SANTIAGOTARRAK-EKO UR BIZIETAKO ETA UR LASAIETAKO KIROLARIEK HITZORDU BANA IZANEN DUTE BIDASOAN

Larunbat honetan, goizez Euskadiko Kopa jokatuko dute eta arratsaldez, Piraguismoko Federazioko kontrolak izanen dituzte

Bidasoa ibaia bi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika