RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
17 Urt, 2023
Jokalari txiletarra eta Bidasoa Kluba akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, 2026ra bitarte segituko du Salinasek Bidasoa Irunen
Rodrigo Salinas Muñozek Bidasoa Irungo jokalaria izaten segituko du 2026ra bitarte. Bidasoa Kluba eta txiletarra bera akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, orain arteko kontratua bertze hiru urtez luzatzea erabaki dute.
Rodrigo Salinasek aurtengo ASOBAL Ligako denboraldian, 23 gol sartu ditu sei partiduetan, eta bertze sei Kolstad Håndball taldearen kontra jokatutako Europako kanporaketan. ASOBAL Ligan, guztira, bederatzi denboraldi egin ditu Salinasek, bat Torreviejan, bi Granollersen eta sei Bidasoan. Horietan guztietan 828 gol sartu ditu jokatu dituen 215 neurketetan. Azken lau urteetan, gainera, 67 gol sartu ditu Europako txapelketetan. Nantesen egin zuen debuta txiletarrak eta EHF Kopako txapeldunorde izatea lortu zuen, gaur egun EHF European League izeneko txapelketan hain zuzen ere.
Eskuin alboko jokalaria Txileko selekzioko kapitaina da baita ere, Aitor Etxaburu bidasotar ohiaren erranetan. Winterhill Viña del Mar klubean eman zituen bere lehen pausuak eta hortik, Escubal Badajoz, Huesca, Torrevieja eta Granollersetik pasatu zen, Espainiako eskubaloira saltoa emanez. Ondotik, Bukaresteko Steauan eta HBC Nantesen jokatu zuten. Chartres Métropole taldean jokatu eta gero, 2017an iritsi zen Bidasoa Irunera.
RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio...
2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio
Bidasoa...
Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra