San Martzialgo hormatik pasako da Bidasoa Itzulia

Maiatzaren 9tik 12ra izango da aurtengo Bidasoa Itzulia. 23 urtez azpiko tropeleko maila handiko txirrindulariak bilduko ditu, berriro, lasterketaren sonak erakarrita. Iaz estu-estua izan zen amaiera, etapetan egindako postuek eman baitzioten garaipena Sergio Samitier Lizarte taldeko aragoiarrari (Euskadi-Murias taldean dago orain, Pro Continental Tour mailan). Aurten, beste pizgarri bat erantsi diote antolatzaileek lasterketari. “Azken urteetan Erlaitzek ez zuen nahi bezain beste apurtzen”, aitortu du Antxon Mendiak. Hortaz, San Martzialgo “horma” sartu dutela azaldu du.

2,4km-ko aldapa da, Lastaola baserritik San Martzial mendatera doana, Patrixi jatetxearen ondotik pasata. %8ko batez besteko malda du, baina %19-20ra iristen da lehen 300 metroetan. Bide estua da, eta arazoak eman ditzake eguraldi txarrarekin. “Baina auxiliarrak egongo dira, adi eta edozertan laguntzeko prest”, adierazi du Mendiak. Laugarren eta azken etapan pasako dute txirrindulariek San Martzial, Aritxulegi eta Agina gainditu ondoren, eta Erlaitz mendateari aurre egin baino lehen: “Saltsa emango dio lasterketari, gero jaitsiera ere egongo delako, gainera”.

“Maila handia egoten da tropelean, eta zaila izaten da apurtzea”

Antxon Mendia, antolatzailea

Azken berrikuntza lehen etapan bilatu zuten, 2015ean, azken hiru edizioetan errepikatu den IrriSarri Land parkeko amaiera gogorrarekin. “Diferentziak egoten dira, baina ez guk uste bezain beste”, argitu du Antxon Mendiak. Nabarmendu, era berean, iaz 20 txirrindulari iritsi zirela Orioko sprint-era, hirugarren etapan, Aiako aldapa gogorra gainditu eta gero: “Maila handia egoten da tropelean, eta zaila izaten da apurtzea”. Aurten ere, Irun-Irrisarri Land (104,2km) izango da lehen etapa , Hendaia-Hondarribia (119,4km) bigarrena, Orio-Orio (131,2km) hirugarrena, eta Irun-Irun (77,7km) klasikoa azkena, San Martzialgo igoerako berritasunarekin.

UCIko selekzio bat egongo da

Hemeretzi talde ariko dira aurtengo Bidasoa Itzulian. Horietatik zortzi Euskal Herrikoak eta zazpi Espainiako estatukoak. Frantziatik Blagnac baino ez da egongo, maiatzaren 10ean Frantziako Txapelketa jokatuko baita. “Eragozpen handia izan da hori, aurten”, aipatu du Antxon Mendiak: “Frantziako taldeak behartuta daude txapelketan parte hartzera”. Gainerakoan, VL Technics Esperza flandriarra eta Colpack Team italiarra egongo dira Bidasoan, azken urteetan bezala. Italiarrek maila handia eman zuten iaz, bereziki.

Aurten, gainera, Suitzako U.C.Mondiale taldea egongo da, UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuneko selekzio moduko bat, Europa osoko txirrindulariak dituena. “Maila handiko taldea da”, baieztatu du Mendiak. Tiago Antunes Portugalgo txirrindularitzaren harribitxia nabarmendu daiteke, besteak beste. Italiako Colpack taldean, Andrea Bagioli nabarmendu daiteke, 2.izan baita 23 urtez azpiko Liège-Bastogne-Liège klasikoan. Gainerakoan, Aldro Team-eko Jesus Alfonso Arozarena bigarren postuan dago Espainiako Kopan, eta laugarren tokian da Polartec-Kometa taldeko Juan Pedro López.

ARAZO MEKANIKOEN ONDORIOZ, EZIN GUZTIZ DISFRUTATU

Katea atera eta hanka lurrean jarri behar izan zuen Haimar Etxeberriak Flandesko Munduko Txapelketan.

“Oso ondo sentitzen nintzen txirrinda gainean,...

“MUNDIALEAN LEHIATZEKO AMETSA BETEKO DUT, EZIN DUT SINETSI”

Flandesen jokatuko den txirrindularitzaren Munduko Txapelketara joan aurretik, Haimar Etxeberria txirrindulari irundarrak Antxeta Irratiko Kiroletik saioan parte hartu...

FLANDESEN ERE BAI

Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra Flandesen, Belgikan, jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Haimar Etxeberriaren...

EUROPAN ERE, ONENEN ARTEAN

Txekiar Errepublikan jokatu den Bakearen Lasterketan sailkapen orokorreko 32. postuan bukatu du Haimar Etxeberriak.

Bakearen Lasterketa ospetsua UCIren...

HAIMAR ETXEBERRIAK ‘ONE BELT ONE ROAD NATIONS CUP’ HUNGARIAKO LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU

Francisco Javier Cerezo, Espainiar Estatuko junior mailako hautatzaileak, txirrindulari irundarra hautatu du nazioarteko bi lasterketa jokatzeko.

Gaurtik...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika