SANTIAGOTARRAK EMAKUMEZKOEN ZORTZIKO GIPUZKOAKO LEHEN TXAPELDUNAK
Arrauna

SANTIAGOTARRAK EMAKUMEZKOEN ZORTZIKO GIPUZKOAKO LEHEN TXAPELDUNAK

Orioko uretan Gipuzkoako Zortzikoen Txapelketa jokatu zen, emakumezkoen kasuan, lehen aldiz. Santiagotarrakek Hondarribia Arraun Elkartearen aurretik lortu zuen garaikurra eta gizonezkoetan, hondarribitarrek beste zilarrezko domina bat eskuratu zuten. 

Egun historikoa izan zen larunbatekoa. Orion Gipuzkoako zortzikoen Txapelketa jokatu zen eta lehen aldiz, Gipuzkoako hiru ontzik osatu zuten emakumezkoen estropada. Behe Bidasoa eskualdeko bi ordezkarik parte hartu zuten, Santiagotarrakek eta Hondarribia Arraun Elkarteak, eta Donostia Arraun Lagunak izan zen hirugarren parte hartzailea. Gizonezkoetan, Hondarribia Arraun Elkartearen ontzia izan zen Behe Bidasoa eskualdeko ordezkari bakarra.

Emakumezkoetan, Santiagotarrak lehen garailea.

Santiagotarrakek Emakumezkoen zortzikoen Gipuzkoako Txapelketako lehen garaikurra erdietsi duela esateko ohorea izango du. Aulki mugikorra lantzen duen klubak, urtez urte emakumezkoen zortziko indartsua prestatu izan du, baina larunbaterarte ezin izan dute Gipuzkoako Txapelketan lehiatu. Hondarribia Arraun Elkartea eta Donostia Arraun Lagunak azken urte honetan emakumezkoen zortzikoa ateratzeko aukera izan dute eta hiru ontzi horiek jarri zuten jokoan historiako lehen Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa.

Santiagotarrak aise nagusitu zen proban zehar, Hondarribia helmugeratu zen bigarren hamar segunduko atzerapenarekin eta 14 segundutara iritsi zen Donostia Arraun Lagunak.

Denborak honako hauek izan ziren:

1- Santiagotarrak 5:32.96

2- Hondarribia Arraun Elkartea +10.24

3- Donostia Arraun Lagunak +14.18 

Garaipena eta emaitzez haratago, “emakumezkoen arraunari bultzada berria emateko hitzordua izan zelako” pozik bukatu zuten estropada Santiagotarrakeko arraunlariek. Hondarribiko Arraunlariak ere asebeteta bukatu zuten jarduna; izan ere, “nahiz eta gutxi entrenatu, emaitza positiboa dela uste dugu. Udarara begira lagunduko digu, ziur”.

Gizonezkoetan, gutxigatik zilarra. 

Gizonezkoen Gipuzkoako lehiaketan lau ontzik parte hartu zuen: Oriok, Ur Kirolakek, Donostia Arraun Lagunakek eta Hondarribia Arraun Elkarteak. Behe Bidasoa eskualdeko ordezkari bakarrak estropada hasiera ona izan zuen eta lehen metroak Oriori aurrea hartu zion. Estropada erdira arte, lidergoan jarraitu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak, baina azken txanpan, Oriok abiadura handitu eta lehen postua erdietsi zuen. Oso gutxigatik nagusitu zen etxeko taldea, Hondarribia Arraun Elkarteak 54 zentesimen atzerapena izan zuen soilik. Atzetik, Ur Kirolakek eta Donostia Arraun Lagunak osatu zuten sailkapena:

1- Orio 4:45.38

2- Hondarribia Arraun Elkartea +0.54

3- Ur Kirolak +15.64

4- Donostia Arraun Lagunak +20.27 

SANTIAGOTARRAK-EK HAMABI DOMINA ESKURATU ZITUEN BIDASOAKO JEITSIERAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAK-EK HAMABI DOMINA ESKURATU ZITUEN BIDASOAKO JEITSIERAN

Zazpi urrezko domina, bi zilarrezko eta brontzezko hiru eskuratu zituen Irungo klubak

Santiagotarrak taldeak...

BIDASOAKO LAUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA IGANDEAN
Arrauna

BIDASOAKO LAUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA IGANDEAN

Euskadiko Txapelketaren laugarren jardunaldia izanen da eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du

Bidasoa...

BOST GARAIPEN LORTU DITUZTE SANTIAGOTARRAK-EKOEK BIDASOAKO JEITSIERAN
Arrauna

BOST GARAIPEN LORTU DITUZTE SANTIAGOTARRAK-EKOEK BIDASOAKO JEITSIERAN

Guztira, 350 kirolarik parte hartu zuten jeitsieran, 137 ontzitan banatuta

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren...

BIDASOA IBAIAREN HIRUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA LARUNBATEAN
Arrauna

BIDASOA IBAIAREN HIRUGARREN JEITSIERA OSPATUKO DA LARUNBATEAN

Honez gain, Klara Olazabal Pauen lehiatuko da bertan ospatuko den txapelketa batean

Bidasoa ibaiaren hirugarren...

BIDASOAKO BIGARREN JEITSIERA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Arrauna

BIDASOAKO BIGARREN JEITSIERA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Santiagotarrak taldekoek bertan parte hartuko dute, lehen jardunaldian zazpi garaipen eskuratu ondotik

Aulki...

ZAZPI KATEGORIETAN ESKURATU ZUTEN GARAIPENA SANTIAGOTARRAK TALDEKOEK
Arrauna

ZAZPI KATEGORIETAN ESKURATU ZUTEN GARAIPENA SANTIAGOTARRAK TALDEKOEK

Abenduaren 18an ospatu zuten Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldia Bidasoan eta Santiagotarrak-eko kirolariek zazpi garaipen eskuratu zituzten

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika