SANTIAGOTARRAK HAMAIKAGARREN ESPAINIAKO SPRINT KOPAN

Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean

Santiagotarrak taldeko kadete mailako piraguistak Verducidon izan ziren ekainaren lehen asteburuan, Espainiako Sprint Kopa jokatzen. Bertan, emakumeek lortutako emaitzei esker, Irungo kluba hamaikagarren postuan kokatu zen, estatu osotik joandako bertze 80 kluben artean.

Larunbatean, ekainaren lehenean, ontzi indibidualen txanda izan zen. Bertan, K1 mailako 500 metroko proban, kadete B kategoriako Eider Ceciliak zortzigarren postua eskuratu zuen eta bere taldekide den June Arrastuak berriz, hamabigarrena. Kadete A kategoriako Nora Arana hamabigarren postuan sailkatu zen ere.

Igandean berriz, taldea lehiatu ziren eta K2an parte hartu zuten Aranak eta Cecilia seigarren bukatu zuten txapelketa. Maila berean, Arrastua eta Katixa Franco hamaseigarren izan ziren. K4an berriz, Franco, Arrastua, Cecilia eta Aranak bostgarren postua lortu zuten eta Enara Paradak, Araia Sanchezek, Irati Escribanok eta Nerea Eguigurenek zortzigarren. Azkenik, K2 mistoan, Ibai Aramburuk eta Katixa Francok hamabigarren postua eskuratu zuten.

Horrela, pistako denboraldiari hasiera eman zioten piraguista kadeteek eta emaitza bikainekin gainera, neguan zehar egindako lanaren fruituak bilduta. Taldeka ranking-eko hamaikagarren postua eskuratuta, asteburu honetan, Santiagotarrak lehian izanen da berriz ere, oraingo honetan Castrelo do Miñon, Espainiako Maratoi Txapelketan.

Euskadiko Txapelketa Legutianon

Aulki mugikorreko arraunlariak ere lehian izanen dira bihar, ekainaren 8an, Legutianon Euskadiko Txapelketa jokatzeko. 9:00etan hasiko da lehiaketa eta guztira, 600 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte, 150 ontzitan banatuta. Santiagotarrak taldearen aldetik, 72 arraunlari joanen dira, 41 ontzitan banatuta. 

SANTIAGOTARRAKEK BRONTZEZKO BI DOMINA ESKURATU DITU ESPAINIAKO MARATOI TXAPELKETAN

Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean

Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...

SANTIAGOTARRAK HAMAIKAGARREN ESPAINIAKO SPRINT KOPAN

Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean

Santiagotarrak taldeko kadete...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN PROMESA GAZTEEN ESPAINIAKO KOPAN

Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak

Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika