SANTIAGOTARRAKEK BRONTZEZKO BI DOMINA ESKURATU DITU ESPAINIAKO MARATOI TXAPELKETAN

Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean

Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen, ekainaren 8an eta 9an, Espainiako Maratoi txapelketa jokatzen. Taldeka bostgarren postuan sailkatu zen, 70 klub baino gehiagoren artean. Irungo piraguistek brontzezko bi domina eskuratu zituzten: Katixa Francok eta Nora Aranak K2an eta Eider Ceciliak K1ean.

Katixa Franco eta Nora Arana kadeteek lortu zuten emaitzarik onena Santiagotarrak klubarentzat, baita Eider Ceciliak ere. Lehen biak K2an lehiatu ziren eta Cecilia berriz, K1ean. Horrez gain, K2an Nerea Egiguren eta Irati Garcia seigarren izan ziren eta Enara Parada eta Araia Sanchez zortzigarren. Azkenik, Ibai Aramburu hamaikagarren izan zen kadete mailako K1ean.

Jubenil mailan, K2an, Alex Arana eta Markel Juaristi laugarren izan ziren eta Oihan Arrondo eta Iñigo Irastortza hamargarren. Emakumeetan, Jone Palenzuela eta Enara Nuñez seigarren izan ziren eta Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea zazpigarren. K1ean, Odei Gelbenzu seigarren helmugaratu zen.

Aulki mugikorreko sailak sei garaipen lortu zituen Euskadiko txapelketan

Euskadiko Txapelketan ere parte hartu zuen Santiagotarrak klubak pasa den asteburuan. Legutianon jokatu zen aulki mugikorreko jardunaldia eta guztira sei garaipen eskuratu zituzten Irungo arraunlariek: Julen Carro, Bruno Perez, Marco Viniegra eta Thomas Aguado infantil mailako lauko scull-ean; Koldo Laguardia, Joseba Larretxea, Xabier Zubeldia eta Antton Arellano, lemazain gabeko lauko beteranoan; Josu Villafranca eta Ignacio Mancisidor, beterano mailako biko scull-ean; Mikel Laguardia eta Inhar Romano, kadete mailako lemaizain gabeko bikoan; Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Oier Emazabel, jubenil mailako lauko scull-ean; Ane Calvo, Julene Bengoetxea, Maitane Zapirain eta Irati Laguardia, lemazain gabeko lauko absolutuan.

Estropada honen ondotik, ekainaren 21etik 23ra Sevillan izanen da taldea, Espainiako kadete, jubenil eta senior mailako Espainiako Txapelketa jokatzen. Ondotik, gauza bera eginen dute infantil eta beteranoek Bañolasen, uztailaren 5etik 7ra.

Euskadiko Sprint, Slalom eta Kayak Cross txapelketak

Asteburu honetan berriz, ur lasaietako eta ur bizietako piraguistek zeregina izanen dute. Bihar, ekainaren 15ean, Legutianon jokatuko dute ur lasaietako Euskadiko Sprint Txapelketa. Biharamunean, ekainaren 16ean, eskenatoki berean, infantilen Euskadiko Txapelketa ere ospatuko da. Ur bizietako saila aldiz, Pauen izanen da Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketan.

(Argazkia: J.J.Portos)

SANTIAGOTARRAKEK BRONTZEZKO BI DOMINA ESKURATU DITU ESPAINIAKO MARATOI TXAPELKETAN

Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean

Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...

SANTIAGOTARRAK HAMAIKAGARREN ESPAINIAKO SPRINT KOPAN

Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean

Santiagotarrak taldeko kadete...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN PROMESA GAZTEEN ESPAINIAKO KOPAN

Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak

Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika