TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT

Irabazteko moduarengatik eta bi taldeek erakutsi duten jarrerarengatik, bi puntu baliotsu lortu ditu Bidasoak (27-25).

Derbiak beti dira gogorrak eta gaurkoa ez da dersberdina izan. Bi taldeek sekulako ahalegina egin dute bi puntuak irabazteko, baina azkenean Bidasoa nagusitu da. Adrian Crowley, Rodrigo Salinas eta, batez ere, Jose Manuel Sierra (15 geldiketa) neurketa ikusgarria burutu dute. Anaitasunak ere neurketa bikaina egin du eta ez du amorerik eman amaiera arte. 33 puntu ditu dagoeneko Bidasoak, Asobal Ligako bigarren postuan jarraitzen du. 

Neurketa hasiera gogorra izan da bi taldeentzat. Jokalarien aurpegietan nabaritzen zen derbia zela eta Bidasoak zein Anaitasunak bi puntuak bereganatu nahi zituztela. Horrela hasi da neurketa, berdintsu. Lehen partzialek ez dute alde handirik lortu, ez Anaitasunaren lehenak, ezta Bidasoaren ondorengoak ere. Crowley eta Rodrigo Salinas izan dira lehen zatiko protagonistak talde irundarraren aldetik. Crowleyk hiru gol erdietsi ditu lehen ordu erdian eta horietatik bi Salinasen paseak izan dira, beti bezain maisu Txiletarra. 5-5ekotik 3-0eko partziala lortu du Bidasoak eta Enrique Dominguezek, Anaitasunaren entrenatzaileak, hutsartea eskatzea eragin du. Hutsartetik bueltan, Anaitasunaren erreakzioa iritsi da. Oso antzekoak izan diren bi gole erdietsi dituzte: Sierraren gelditu baten ostean, aldaratzea hartu eta sarea urratzea. 9-8 hurbildu dira irundarrak, baina lehen zatiko azken minutuetan, Julen Aginagalde, Jon Azkue eta Rodrigo Salinasek golek 13-10 jarri dute Bidasoa aurretik. Neurketaren atarikoan atezainak garrantzitsuak izango zirela ohartarazi zuen Cuetarak. Esan eta agertu. Lehen zatian, Asobalen hamaika neurketa baino gehiago jokatu duen Sierrak 8 baloi geratu dizkio Anaitasunari.

Sierraren kontraerasoko geldiketa eta Crowleyren gola, horrela hasi da bigarren zatia. Bidasoa neurketa haustera atera da eta zentzu batean lortu du. 17-12ko errenta lortu du lehen bost minutuetan (ordura arte, neurketako handiena) eta ondoren 19-14 berdina erdietsi dute. Lehen zatian antzera, Enrique Dominguezek neurketaren erritmoa geratu nahi izan du hutsartea eskatuta. Hutsartetik ziztu bizian irten da Anaitasuna, Bidasoak bost minutu gol bakar bat sartu gabe egon dela baliatu du 0-3ko partziala egin eta 20-18ra hurbiltzeko (Ander Torriko, Edu Fernandez eta Martin Ganuza izan dira goleatzaileak). Bi taldeek defentsak estutu dituzte eta erasoko lana bikain oztopatu dute. Anaitasunako entrenatzaileak hutsartea eskatu du erasoko jokaldia prestatzeko, fly-a atera da, baina epaileek baliogabetu dute. Azken bost minutetara 24-19 Bidasoa errentarekin iritsi da, berriz bost gol. Banakako defentsa jarri du Enrique Dominguezek, 24-22era hurbildu da Anaitasuna eta bazirudien lehen itzulikoa alderantziz gertatuko zela. Jacobo Cuetarak, haserre, hutsarte baten bidez neurketa gelditu eta azken minutuetako jarraibideak eman ditu. Jarraitu ala ez, gol trukaketa izan da eta azkenean 27-25 bukatu da neurketa.

Fitxa teknikoa

27 – Bidasoa Irun (13+14). Sierra, Cavero (2), Crowley (6), Racotea (2, 1 p.), Serrano (2), Salinas (6), Azkue (3, 1 p.); Ledo, Santano (1), Gey-Emparan, Julen (2, 1 p.), Nieto (1), Da Silva (1), Tesoriere (1), Urruzola, Bonanno.

25- Helvetia Anaitasuna (10+15). Bols, Meoki, Torriko (5), González, Chocarro, Fischer (1), Izquierdo (2, 1 p.); Cancio, Gastón (1), Fernández (4), Ganuza (1), Etxeberria (3), Redondo (3), Dashko, Albizu, Del Arco (5). 

 

KOPAREN AURRETIK, PORROTA
Eskubaloia

KOPAREN AURRETIK, PORROTA

Bidasoak ezin izan du Bada Huescaren aurka bolada honari segida eman, etxekoak oso nagusi izan dira eta 29-23 garaitu dituzte irundarrak.

Bada Huesca oso...

“TALDE EGONKORRA ETA ERREGULARRA DA BADA HUESCA”
Eskubaloia

“TALDE EGONKORRA ETA ERREGULARRA DA BADA HUESCA”

Jacobo Cuetarak Asobal Ligako hirugarren sailkatua irabazteko ilusio guztiarekin bidatuko dutela adierazi du.

“Asobal Ligako bigarren eta hirugarren...

KAULDI ODRIOZOLA SELEKZIOAREKIN HAUTATUTA
Eskubaloia

KAULDI ODRIOZOLA SELEKZIOAREKIN HAUTATUTA

Jokalari zumaiarrak Jordi Ribera hautatzailearen deia jaso du Espainiako Selekzioarekin martxoan bi neurketa jokatzeko.

Denon ahotan zegoen. Kauldi...

JIPOIA ETA EMAITZA KAPIKUA
Eskubaloia

JIPOIA ETA EMAITZA KAPIKUA

Laugarren neurketa jarraian irabazi du Ilcapo Hondarribiak; kasu honetan, 24-42 Urdaibairen kiroldegian.

Ilcapo Hondarribiak Martin Santano, Gorka Nieto,...

TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

TENTSIO HANDIKO DERBIA BIDASOARENTZAT

Irabazteko moduarengatik eta bi taldeek erakutsi duten jarrerarengatik, bi puntu baliotsu lortu ditu Bidasoak (27-25).

Derbiak beti dira gogorrak eta...

“LESIOAK KONTUAN HARTUTA, DEFENTSAN EROSO EGON BEHARKO DUGU”
Eskubaloia

“LESIOAK KONTUAN HARTUTA, DEFENTSAN EROSO EGON BEHARKO DUGU”

Bidasoak eskubaloira oso ondo jokatzen duen Anaitasuna jasoko du bihar Artalekun. Lesioak tarteko, Euskal Herriko derbia gogorra eta lehiatua izango dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika