TERESA ERRANDONEA, HANKA ETA ERDI TOKIOKO JOKO OLINPIKOETAN

13,04’’ inoizko denbora onena egin zuen Madrilgo Meetingean, bosgarren sailkatu zen eta Tokion lehiatzeko rankingean gora egin zuen.

Teresa Errandoneak berriro egin zuen. Klubeko, Gipuzkoako eta Euskadiko errekorrak ondu zituen eta Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzeko aurrerapauso ikaragarria eman zuen. Madrilgo Meetingeko finalean, 13,04’’ behar izan zituen 100 metro hesidun proba egiteko.

Aurretik, final erdietan, 13,16’’ egin zituelarik, hirugarren sailkatu zen Errandonea. Esan bezala, finalean, 13,04’’ denbora egin zuen, laugarren eta bosgarren postuetatik oso gertu. 13 segunduko langa gainditzetik hurbil geratu zen Errandonea, baina Di Lazzaro eta Bogliolo azkarrago ibili ziren.

Tokiorako minima lortzea oso garesti dagoen arren, 40 hesi jauzilari onenen artean sailkatzea du helburu Errandoneak. Egun, 33.sailkatua da atleta irundarra eta egunak pasa ahala, ametsa betetzetik gertuago aurkitzen da. 

IGANDEAN OSPATUKO DA BAT-EK ANTOLATUTAKO “MILIAK OSASUNAREN ALDE” LASTERKETA

Goiz guztian zehar hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera egonen da Kolon Pasealekuan 

Igande honetarako...

BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETA BERTAN BEHERA

Bigarrenez geratuko da bertan behera Beñat Elzo mendi lasterketa. Hala iragarri zuen antolakuntzak bart komunikabideoi bidalitako prentsa-oharrean. Nahiz eta Covid-19aren inguruko neurri...

BI URTE PASATA, EMAITZA BERDINAK

Sara Villasantek eta Unai Arroyok, duela bi urteko garaileak, lasterkari herrikoiak lasterketetara itzuli ziren egunean, garaipena errepikatu...

DONIBANE LOHIZUNE-HONDARRIBIA MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA

Antolatzaileek, halabeharrez, “pandemiaren bilakaerak sortzen dizkigun zalantzek bultzatuta, lasterketa bertan behera uztea” erabaki dute.

“Lanean...

LASTERKETA HERRIKOIAK IRAILAREN 18AN BUELTAN IZANGO DIRA

2019tik ospatzen ez den Txingudi Korrikak Behe Bidasoa eskualdean ospatzen diren lasterketen itzuleraren mugarria izango da, irailaren 18an.

Urte eta erdi...

IRUNE MUGURUZA 20 URTEZ AZPIKO TXAPELDUNA BILAKATU DA

 Bidasoa Atletiko Taldeko Unai Gonzalezek zilarrezko domina erdietsi zuen pertika jauziko proban. 

Teresa Errandonea Tokioko Joko Olinpikoetan egongo...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika