TXINGUDI RUGBY KLUBEKO TALDEEK IRABAZTEN HASI DUTE URTEA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO TALDEEK IRABAZTEN HASI DUTE URTEA

Biok Txingudik 29-36 irabazi zuen Riojaren kontra, eta Zaisa Txingudik 7-15 Gaztedi Bren kontra

Txingudi Rugby Klubeko taldeek arrakastarekin hasi dute urtea eta, asteburuan, garaipen bana eskuratu zuten senior mailako jokalariek. Biok Txingudik Riojaren kontra jokatu zuen Logroñon, eta 29-36ko markagailuarekin irabazi zuten. Zaisa Txingudik ere 7-15eko emaitzarekin Gaztedi B garaitu zuen Gasteizen.

Biok Txingudik partidu zaila zuen aitzinetik pasa den larunbatean. Riojaren kontra aritu zen Logroñon, eta emakumeek egoera zailetara egokitzeko ahalmena erakutsi zuten. Hotzez, belar artifizialeko zelaian eta hamabi jokalarirekin atera ziren jokatzera eta garaipena eskuratzeko gai izan ziren.

Markagailua irekitzen lehena Rioja izan zen, bi entsegu eta eraldaketa bat eginez (12-0). Hala ere, aldaketa batzuen ondotik, Biok Txingudik lehenengo marka eta eraldaketa erdietsi eta 12-7koa ezarri zuten. Erritmoa hartuta, Naroa de la Fuentek (27’), bigarren aldiz, Leire Muñozek (32’), Paola Vegak (35’) eta Enara Arrutik (39’) lortutako entseguekin, eta azken honen eraldaketa batekin, atsedenaldira alderik handienarekin iristea lortu zuten mugakoek (12-29). Bigarren zatian etxekoak partidua berdintzeko gai izan ziren, baina amore eman gabe segitu zuten mugakoek eta azkenik, 29-36ko emaitzarekin irabaztea lortu zuten.

Garaipen honekin, Biok Txingudi zortzigarren kokatzen da sailkapenean, Arrasate/Eibar B zazpigarrenarekin berdinduta.

Zaisa Txingudik ere garaipenarekin hasi du urtea

Senior mailako gizonezkoek ere irabazten bukatu zuten urteko lehen neurketa. Gaztedi Bren kontra partidu berdindua jokatu zuten, baina azkenik, 7-15ko emaitzarekin, jardunaldiko puntuak poltsikoratu zituzten. Defentsan denbora luze eta gogor aritu behar izan zuten partida osoan zehar eta, ondo antolatzeko arazoak izan bazituzten ere, Gaztedi Bren erasoak gelditu ahal izan zituzten. Erasoan, bertzalde, eraginkor aritu ziren bidasoarrak eta gasteiztarren zelaira iritsi ziren aldietan puntuak eskuratzea lortu zuten.

Lehen zatiko bostgarren minutuan, Aitor Asurmendik lehen entsegua lortu zuen eta Alejandro Lasak eraldatu, 0-7ko markagailua ezarriz. Segidan, Lasak berriz ere, bertze hitu puntu lortu zituen makilen artean sartutako zigor kolpe batez bidez. Hurrengo minutuetan, zigor kolpe gehiegi jasota, defentsan sendoago ibili behar izan zuten mugakoek eta etxekoak gai izan ziren hori hausteko eta 7-10ekoa ezartzeko. Hala ere, hurrengo jokaldian, Ekain Hiribarrenek entsegu bat egin eta 7-15eko emaitza jarri zuen behin-betiko.

(Argazkia: Thalia Cuéllar)

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika