ZIERBENAK ETA DONOSTIARRAK ERREPIKATU DUTE EUSKADIKO DISTANTZIA LUZEKO TXAPELKETAN
Arrauna

ZIERBENAK ETA DONOSTIARRAK ERREPIKATU DUTE EUSKADIKO DISTANTZIA LUZEKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak bosgarren postuan bukatu du gizonezkoen lehiaketa eta hirugarren postuan emakumezkoena.

Zierbena, gizonezkoetan, eta Donostiarra Kaiarriba, emakumezkoetan, iaz lortutako garaipena errepikatu dute Legution jokatu den Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan. Biek ala biek, argi utzi dute udaberrietako txapelketei garrantzia ematen dietela udaran ahalik eta prestaketa maila hobean iristeko. Hondarribia Arraun Elkarteari dagokionez, bosgarren postuan bukatu du gizonezko traineruak eta hirugarren postua erdietsi du emakumezkoen eskifaiak.

Gizonezkoen lehiaketan, Zierbena nabarmen nagusitu da. 21:04:21 denborarekin, 8 segundura utzi du Donostiarra Kaiarriba, 10 segundura Ondarroa, 11 segundura Orio eta 13 segundura Hondarribia Arraun Elkartea. ‘Ama Guadalupekoa’ traineruaren atzetik, oso urrun (26’’-ra), Getaraiak bukatu du seigarren postuan. San Juanek, Deustuk, Arkotek, Zarautzek eta Mutrikuk osatu dute sailkapena.

Emakumezkoen txapelketean, Oriorekin lehia estu-estua izan ondoren, Donostiarra Kaiarribak lortu du bandera (15:41.48), segundu bateko aldea izan dute donostiarrek oriotarrekiko. Estropadaren lehen erdian Oriok 4 segundu hobetu du Donostiarraren denbora, baina azken luzean donostiarrak nagusitu dira. Orioren atzetik, 7 segunduetara, Iker Cortesek zuzentzen duen Hondarribia Arraun Elkartea helmugeratu da eta 11 segunduko aldea aterata, San Juan bukatu du laugarren postuan. Tolosaldeak, Deustuk eta Zarautzek bukatu dute sailkapeneko azken postuetan.

DENBORAK

Gizonezkoak 

1. Zierbena 21:04.21

2. Kaiarriba 21:12.34

3. Ondarroa 21:14.49

4. Orio 21:15.87

5. Hondarribia 21:17.28

6. Getaria 21:43.76

7. San Juan 21:45.82

8. Deustu 21:46.90

9. Arkote 22:01.85

10. Zarautz 22:48.16

11. Mutriku 23:24.63 

Emakumezkoak

1. Kaiarriba 15:41.48

2. Orio 15:42.52

3. Hondarribia 15:49.26

4. San Juan 16:01.36

5. Tolosaldea 16:01.86

6. Deustu 16:09.41

7. Zarautz 16:51.69 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika