BAZTAN LEHEN MAILA AUTONOMIKOAN GELDITUKO DA
Futbola

BAZTAN LEHEN MAILA AUTONOMIKOAN GELDITUKO DA

Baztandarrek itzulerako neurketa ere galdu egin zuten Garesen kontra eta beraz, ez dira Hirugarren Mailara igoko

Denboraldia bukatu berri da Nafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztan taldearentzat. Hirugarren Mailara igotzeko fasea jokatzen aritu da azken bi asteburuetan eta Garesen kontrako bi neurketak galduta, oraingo maila bera mantenduko dute heldu den urtean ere.

Urte gorabeheratsua izan da Lehen Maila Autonomikoko Baztanentzat. Jokalari gazteekin jokatu dute, esperientzia gutti zutenak, eta hilabete zailak ere pasatu dituzte lesioak zirela eta. Hala ere, azken hilabeteetan, egoerari buelta eman eta sailkapeneko lehen postuetan kokatu ziren igoera fasea jokatzeko eskubidea lortuz. Hortan aritu dira azken bi asteburuetan, Garesen kontra Hirugarren Mailara igotzeko txartelarengatik borrokan. Bi partiduetan Gares nagusitu da (Giltxaurdin 0-1; Garesen 3-1) eta beraz, talde hau izanen da hurrengo urtean Hirugarren Mailan ariko dena.

Baztandarrak zapore gazi-gozoarekin gelditu dira denboraldia bukatuta, eskura eduki dutelako mailaz igotzeko aukera. Edonola ere, lasaitasunean hausnartuta, denboraldiaren balorazio positiboa egin du Iban Romo entrenatzaileak. Jokalari gazteekin gai izan direlako talde indartsuei aitzin egiteko eta azken hilabeteetan ere lortu dutelako bolada txarrari buelta eman eta igoera fasea jokatzea. Hori guztia 2023ko abuztutik egindako lan guztiarekin fruitua izan da. Orain, merezitako atsedena hartuko dute, eta heldu den denboraldiari begira, aurten ikasitakoa eta bildutako esperientzia guztia baliatuko dute berriz ere Hirugarren Mailara igotzeko aukera edukitzeko. 

(Argazkia: Diario Noticias)

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika